2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela, eta aitzakia hori baliatuta ziklo berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Ziklo horren barruan, Javier Elorza Maiztegi historiagileak Elkanori buruz berba egin zuen martitzenean eman zuen hitzaldian.
Mendaroko Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu du larunbatean (urriak 6) ospatuko duten Gazte Egunerako.
Merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz, Stock Feria antolatu du Elgoibarko Txankakua merkatari elkarteak zapaturako. Herriko 21 merkatarik hartuko dute parte Maalan egingo den azokan. Ohi duten legez 600 euro ere zozkatuko dituzte.
Edukitzaileak, edukiak eta beste kontu batzuk izeneko eskultura erakusketa egongo da ikusgai Elgoibarko Kultur Etxean, urriaren 5etik 20ra bitartean. Mertxe Sueskun Martinez eskultore iruindarrak eginiko lanak dira.
Lanzaroteko Nautilus artista egoitzaren kanpoaldean jarri dute Aitor Etxeberria margolari eta eskultore mendaroarraren tamaina handiko eskultura bat.
Banden Lehiak euskarazko musika sustatzea du helburu, eta bandarik entzutetsuena sarituko du. Hamar urte bete ditu Azkue Fundazioak sortutako lehiaketak, eta sekulako sarekin dator.
Morkaikoren mendi emanaldien zikloa urriaren 25ean hasiko da. Lau saiok eta Bilbao Mendi Film Festivaleko bost film labur eskainiko dituzten emanaldiak osatzen dute 2018ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitaraua.
Aiastian moduan, Bergarako Angiozar bailaran ere ospatu dituzte San Migel jaiak asteburuan. Antolatutako ekintzen artean, Mendaroko Tope Natxiok giza proba taldeak Angiozarreko gazte talde baten aurka neurtu zituen indarrak, eta mendaroarrek irabazi zuten proba.
Irailaren 29a San Migel Eguna izanik, Aiastia auzoan santuaren omenez jaiak ospatu dituzte asteburuan. Ostiraletik domekara bitartean dantza, kantu, musika, kirol, lehiaketa eta jatorduen bueltan ez da auzoa girotzeko ezer falta izan bai auzotarrentzat baita jaien aitzakian bertaratu direnentzat ere.
Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1. Ospakizunek baino pisu handiagoa izan dute baina aldarrikapenek, pentsio duinak eskatzeko protesta ekitaldiak kalera atera baitituzte gaur ere.
Urriaren 27rako antolatu dute Elgoibarren kinto-ospakizunen eguna. Antolakuntza taldean dauden Amaia Arregi (22 urte) eta Mikel Etxanizek (32 urte) esan dutenez, horrelako beste ideia asko bezala jai giroan eta lagun artean, "modu informalean" sortutakoa da. "Beste herriren batean egiten zutela entzun eta ideia kopiatuta gurera ekarri dugu". Hortaz, adin bereko taldeak elkartuko dira jatorduen bueltan, baina gero herrian jai girorik ez da faltako denek egun bera aukeratu baitute horretarako.
Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketaren 23. ekitaldia antolatu du Udalak zapaturako, urriaren 6rako. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan.
Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelketa jokatu zuten zapatuan Villabonan. Elgoibarko xake taldeko hiru kide lehiatu ziren eta gazteenak, Markel Kerexetak, lehen postua eskuratu zuen 18 urtez azpikoetan. Xakearekin jarraituz, VII. Danobat Iriondo xake txapelketa hasiko da gaur Iriondo tabernan, 30 partaiderekin.
Azpeitiko plazatik irten eta Xoxoteko San Inazioren irudiraino igo ziren atzo 80 lasterkari, Azpeitiko X. Zuzenien mendi lasterketa bertikalean. Asier Larruzea izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Maud Conbarieu lapurtarra emakumezkoetan. Ainhoa Lendinezek bigarren postua eskuratu zuen.
Joan zen eguenean aurkeztu zuen Elgoibarko Euskaraldia Taldeak hamaikakoa, Euskaraldia ariketaren enbaxadore izango diren hamaika lagunen taldea. Euskaraldira batzeko arrazoiak eman zituzten banan banan, eta baita bakoitzak jokatuko duen rolaren berri eman ere, bideoan ikus dezakezuen moduan.
ACES-Europe, Europako kirol hiriak izendatzen dituen erakundeko ordezkariak Elgoibar bisitatu dute egun hauetan. Elgoibar “Europako Kirol Hiria” izendatzeko aukera ebaluatzera etorri dira, hain zuzen ere. Herriko kirol esparruak eta jarduerak gertutik ezagutzeaz gain, Udalak aurkeztutako txostena beste batzuekin alderatu eta azaroan emango dute erabakiaren berri.
Andamioak kendu dituzte gaur eta agerian gelditu da Aita Agirre kulturgune berriak lanak amaitutakoan izango duen itxura.
Antzerkiak hartuko du asteburu honetan kultura eskaintza Mendaron. Bi antzezlan izango dira zapatuan eta domekan. Bestalde, datorren urriaren 21ean emango dute San Agustinen 18:00etan Memoriaren Ganbaratik dokumentala.
Inguruko natura eta ondarea ezagutzeko zikloaren barruan, Zumaiako itsaslabarretako geologiak dituen berezitasunak ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok urriaren 6rako.
Bat hasi eta bestea bukatu. Domekan bukatu zen Nazioarteko Danbobat Irekia Asmaola eraikinean, eta beste xake txapelketa bat hasiko da gaur Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. 31 xakelari arituko dira lehian 2.200 elo azpiko Danobat Irekian.
Borja Uzuriagaren oroimenez Haritz dantza taldeak eskainiko duen urteroko emanaldiarekin hasiko dira sanmigelak Aiastia auzoan. Asteburu osorako egitaraua prestatu dute.
Hileko azken zapatuko nekazaritza eta abeltzaintza feria egingo dute irailaren 29an. C.D. Elgoibarrek kudeatuko du hil honetako txosna eta haur eta gaztetxoek brotxetak egiten ikasteko aukera izango dute. Herriko baserrietako baratzetako garaiko barazki eta Elgoibarko harategietako kalitatezko produktuekin osatuko dituzte brotxetak.
Asteburuan Mendaron egin zuten hirugarren Gararock musika jaialdiak helburu guztiak gainditu zituela azaldu dute antolatzaileek, "aurreikusitakoaren gainetik" gainditu ere. Askotariko jendea musikaz eta giroaz gozatzen ikusteak beraiek ere gozarazi ditu.
Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Gala ospatu zuten asteburuan Ordizian. 2017-2018 denboraldian nabarmendu diren igerilariak saritu zituzten, eta 2006an jaiotakoen artean Iker Calvo elgoibartarra saritu zuten.
Aitor Francesena surflari itsu zarauztarraren egunerokoa kontatzen duen Gallo dokumentala aurkeztu berri dute Donostiako zinemaldian. Filman agerpen txiki bat egin du Jon Mujika elgoibartarrak.
Emakume bat hilda aurkitu zuten atzo Bilboko etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin, eta Ertzaintzak haren bikotea atxilotu zuen Mutrikun. Hilketa salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan, tartean Elgoibarren eta Mendaron.
Azkue auzoan urtero egiten dute zozketa San Roke jaietan, abuztuan, eta aurtengoak jadanik baditu irabazleak.
Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuen programa berria prestatu dute. Domekan izango da aurreneko bisita eta plaza gutxi gelditzen direla jakinarazi dute.