San Lazaroko egoiliarrak eta IMHko ikasleak programa batean parte hartzen ari dira esperientziak partekatzeko eta elkar ezagutzeko. Horren harira IMHko hainbat ikasle San Lazaro egoitzarako helburu terapeutikoak dituzten jolasak diseinatzen eta fabrikatzen ari dira.
Edukiontzi kanpoan hondakin poltsak lagatzeagatik lau zigor expediente ireki dituzte azken hilabeteetan, Debabarreneko Mankomunitateak jakinarazi duenez. Ohartarazi dute egunero 1.000 kilo hondakin batzen dituztela edukiontzi kanpoetan lagatako poltsetan.
Umetatik dihardu kirolean Mayi Mujikak (Legazpi, 1988). Bizikleta gainean ez bada arineketan edo umeak kirolera gerturatzen aritzen da, Eskola Kiroleko hezitzaile ere bada-eta. Mendi lasterketetan jarduten du batik bat eta hainbat podiumetara igotzeko edo aurreko postuetan sailkatzeko adina ahalegin ez zaio falta izan. Duatloietan ere ibiltzen da, eta mendiarekin lotutako kirolak ditu gustuko. Gora eta behera indartsu aritzen da.
Elgoibarko hainbat gizarte eragilek osatutako plataforma da 24/7 izenekoa, eta Elgoibarko anbulatorioa asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabaltzea da euren helburua. Borroka horretan elkarretaratzeak eta manifestazioak egin izan dituzte, eta abenduan zehar sinadura bilketa ere egin zuten. 5.501 sinadura lortu zituzten, eta orain, Udalaren esku utzi dituzte guztiak.
Make in! Debabarreneko industria-ekintzailetza programa aurkeztu dute asteon, eskualdeko ekintzailetza indartu eta ekimen berriak merkatuarekin konektatzeko asmoz.
Mendaroko Ludotekak, Gaztelekuak eta Arno Guraso Elkarteak programazio berezia antolatu dute datorren asterako, inauteriak direla eta.
Mendaroko Gaztelekuak herriko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzako ‘Zubigazte’ programa antolatu du, eta gazteen aisialdirako bi larunbat berezi antolatu dituzte.
Gabonetako kontzertua jo gabe geratu ziren pandemiaren ondorioz, baina Inazio Bereziartua eskolako ikasleek kontzertu berezi hori prestatzen egin zuten lana erakutsi beharra dagoela erabaki dute eskolako arduradunek.
Bolatokian, San Inazio kaleko 9. zenbakian, eraikiko duten Ludoteka berria egiteko lanak martxoan hasiko dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.
Bi talde arituko dira otsailaren 25ean Elgoibarko Herriko antzokian, Zelanda eta Dientes de Luna musika taldeak, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.
Axlor Elortza eta Sugar Etxaniz dira Debabarreneko Komunikazio Taldeak (DKT) zozkatu dituen sarreren irabazleak.
Elgoibarko Gotzon Garate liburutegiak antolatuta orri markagailuen lehiaketa egin dute aurten ere eta gaur izan da sari banaketa.
Joan zen asteburuan jokatu zuten Andoaingo piano jaialdia, eta guztira 11 eta 18 urte bitarteko 550 lagunek hartu zuten parte.
Herriko hainbat jolas parke garbitzeko plangintza jarri du abian Elgoibarko Udalak.
Martxoan hasita Elgoibarko Musikarien Elkarteak (Pedro Muguruzako lokaletan elkartzen diren taldeak) antolatutako hainbat ekintza abiaraziko dituzte. Lehen jarduera Joseba Irazokiren eskutik egingo duten master classa izango da.
Herriko basoen etorkizunaz kezka eta interesa duten hainbat lagunek sortu dute Elgoibarko baso biziak taldea, eta "Elgoibarko basoen etorkizuna" hitzaldia antolatu dute ezagutzera emateko.
Santa Kurutz inguruan landatuko dituzte zuhaitz-landareak, Mendaroko Udalak han dituen lur-sailetan.
Capital Energy enpresak Karakate eta Atxolin artean bi haize errota handi jartzeko egitasmoa aurkeztu zion Soraluzeko Udalari, joan den astelehenean. Asmo horren berri izan ostean, "kezka handia" agertu du Elgoibarko EH Bilduk.
Maite Franko ipuin kontalariak ‘Zorte txarreko otsoak’ ipuin kontaketa saioa emango du eguenean, otsailak 17, Gotzon Garate Udal Liburutegian.
Korrikaren helburuak "euskararen aldeko kontzientzia suspertzea" eta "euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea" izanik, asko dira ekarpena egiteko moduak.
Joan den abenduko eurite handiek Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorri zatian eragindako kalteak konpontzeko lanetarako 100.000 euro inguruko aurrekontua onartu du Aldundiak. Besteak beste, horma altuagoa eraikiko dute, bidegorria aurrerantzean gerta daitezkeen ur goraldietatik babestuago egoteko. Era berean, bidegorrian argiteria jartzeko prozesua ere abian da.
Aste Santuko Kirol Campusean 2010 eta 2015 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arteko eskola umeek, parte hartu dezakete.
Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak 'Olatu arteko txalupa arraroa. Kantak eta berbak' ikuskizuna emango dute barikuan, otsailak 18, Soraluzen. Debabarreneko Komunikazio Taldeak (DKT) hainbat sarrera zozkatuko ditu eskualdeko toki komunikabideetan. 19:00etan izango da, Soraluzeko antzokian.
Iker Calvo igerilaria izan zen protagonista nagusietakoa Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketan, lehiatu zen banakako proba guztiak irabazi baitzituen.
Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten, domeka goizean, Villabonako Gurea antzokian. Elgoibartik joandako lau dantzari lehiatu ziren.
Bolada txarra eten nahi zuten Sanloko bi talde nagusiek, baina esku hutsik itzuli dira Logroñon eta Oñatin jokatutako partidetatik. Datorren asteburuan etxean jokatuko dute bi taldeek.
Mintxetako tabernan jokatuko dute estreinakoz lehen, -eraitsi aurretik-, Iriondo tabernan jokatzen zuten xake txapelketa. Felix Manso urnietarra gailendu da lehen mailako txapelketan eta Juan Manuel Navarrok irabazi du Kopa txapelketa.
Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak antolatzen jarraitzeko bigarren bilera irekia antolatu dute otsailaren 17rako.