Martxoaren 3an hasi zuen Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara sariketa, eta atzo, barikua, Elgoibarko, Soraluzeko, Mutrikuko eta Mendaroko bertso eskoletakoen txanda izan zen. Saio ederra ondu zuten gaztetxoek Elgoibarren, Kultur Etxeko Sotoan.
Joseba Etxeberria Egiguren Mendaroko Udaleko administrariak erretiroa hartu zuen joan zen martxoaren 10ean, 63 urterekin.
Euskararen ezagutza, transmisioa, erabilera eta euskararen sustapenari buruzko jarrera aztertu dituzte Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen VII. Inkesta Soziolinguistikoan, eta lau aldagaietan egin da hobera, baina dena ez da ona.
Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 'Edertasuna zabaldu' kanpainaren barruan, 'Poesia zeu zara' saioa ondu zuten Pitxintxukoek martitzenean, lau artista eta kulturzaleren laguntzarekin. Maite Lopez Las Heras idazle eta itzultzaileak eta Alex Roldan Bota Literak! gazteentzako idazketa klubeko ikasleak zenbait poema errezitatu zituzten, musikariak lagun hartuta.
'Ez dok ero' antzezlana taularatuko dute domekan San Agustin kulturgunean, 18:30ean, eta doan izango da. On Mikelote eta Pantxo aktore bikotearen amaiera iritsi da, baina Mikelotek ez du onartu nahi. Mikel Martinez (Tartean teatroa) aktoreak eman ditu obraren xehetasunak.
'Hezkuntza euskaraz izango da' lelopean, euskarazko hezkuntzaren alde mobilizazioak egin dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta Elgoibar BHIko hainbat irakaslek eta ikaslek ere bat egin dute protestarako deiarekin.
Joan zen astean Euskadiko Ikasleen Orkestrarako hautaprobak egin zituzten, eta Inazio Bereziartua musika eskolako hiru ikaslek hartu zuten parte.
Altzolako hainbat bizilagunek 'Tren geltokia bai' plataforma sortu berri dute auzoko tren geltokiari eusteko. Izan ere, trenbidearen sahiesbidea egiteko obrarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Altzolako tren geltokia kentzeko asmoa duela jakin dute, Azpiegitura eta Garraio Saileko zuzendariarekin trukatutako mezuen bidez.
Elgoibarren Merkatu plaza dagoen lekuan anbulatorio berria egiteko sinatu duten akordioaren berri eman zuten atzo Jaurlaritzako osasun agintariek eta Elgoibarko Udaleko arduradunek. Iragarpen horren harira, iritzia plazaratu du Elgoibarko EH Bilduk eta esan dute adreiluek ez dutela zerbitzua ordezkatzen.
Egoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta martxoko azken zapatuko feria egingo dute martxoaren 25ean. Goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan, eta oraingoan, Artalde artisau taldeko kideek ere jarriko dute postua.
Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak bilera irekia antolatu du Elgoibarren, martxoaren 24rako, barikurako. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Puntueus fundazioak eta Elgoibarko Udalak hitzarmena sinatu dute herriko elkarte, establezimendu eta enpresen digitalizazioa sustatzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko. Gaur egun, 663 domeinu daude erregistratuta Elgoibarren, eta horietatik 117 dira .eus domeinua dutenak: %18. Horien artean daude besteak beste, Elgoibarko Izarra elkartea eta Barren astekaria.
Ohiko azkerketa teknikoetan zubian atzeman dituzten patologiak konpontzeko berritu asmo dute Mendaroko sarbideko zubia eta aurreratu dute obrak 2.196.195,08 euroko aurrekontua izango duela, BEZ barne.
Bizilabe proiektuan parte hartzen ari diren LH eta DBHko 44 ikaslek Berkoa enpresa bisitatu zuten joan zen astean, industriaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko.
Sanloko senior mailako talde nagusiak, gizonezkoena zein emakumezkoena, ezinean dabiltza denboraldi honetan, baina horrenbeste talde dituen kirol taldean berri onak ere badira.
Jaurlaritzako Osasun Saileko eta Elgoibarko Udaleko arduradun nagusiek Elgoibarren eraikiko duten osasun zentro berriari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur.
Amaitzear den denboraldia aparta izaten ari da Ibon Baskaran Beristain (Elgoibar, 2012) snowboarder gaztearentzako. Pirinioetan eta Alpeetan jokatu dituen hainbat proba irabazi ditu, modalitate desberdinetan gainera.
Elgoibarko eta Mendaroko 747 antxitxikari gaztetxok eman dute izena Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kirol ekitaldian parte hartzeko.
Euskadiko junior mutilen selekziorekin lehiatu da Eneko Ortega txirrindulari elgoibartarra Frantzian, UCI mailako La Bernaudeau Klasikoan.
Munduko Poesiaren Eguna izan zen atzo, martxoak 21, eta Elgoibarren ere ospatu zuten. Poesia errezitaldia eta musika uztartu zituen 'Poesia Zeu zara!' saioa egin zuten Pitxintxun.
'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimenaren barruan hitzaldia emango du Jon Sarasua pentsalariak eguen honetan Elgoibarren.
Debabarrena eskualde osoan ari dira Greziako kanpalekuetarako elikagaiak batzen, Zaporeak elkartearen ekimenaren eskutik. Elgoibarren Pedrosillano garbantzuak batuko dituzte eta hodi itxurako makarroiak Mendaron.
Espainiako 41 hiri eta herritako batxilergoko 200 ikaslek hartu dute parte Nafarroako Unibertsitateak antolatzen duen Clinical Case Competition lehiaketan, eta bigarren postua eskuratu dute IES Elgoibar BHI ikastetxeko hiru ikaslek.
Zuhaitzaren astea izango da hau Elgoibarren. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hainbat zuhaitz landatuko dituzte Moru mendian. Herri Eskolako ikasleak aritu dira lanean gaur eta ikastolakoak barikuan joango dira zuhaitzak landatzera (bideoan).
Erlezain eguna ospatu zuten domekan, martxoaren 19an, Zegaman, eta Gipuzkoako XXIII. ezti lehiaketa ere egin zuten erlezain eta eztizale ugari batu zituen egunaren barruan.
Beatriz Egizabal umoregilea Mendaron egongo da eguenean, martxoaren 23an 'Magma Mía' barrakizketarekin. Doakoa izango da.
LH3tik aurrerako umeentzako eskaintza antolatu du Egur Arte Tailerrak udaberriko oporraldirako, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Apirilak 3, 4 eta 5erako komiki tailerra antolatu dute, eta apirilak 11,12, 13 eta 14rako, sormen tailerra.
Bolari elgoibartarrek denbora gutxi behar izan dute nabarmentzen hasteko. Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketaren bigarren jardunaldian iritsi da lehen garaipena.