24/7 plataformatik esan dute Sagarduik "berriz ere" errespetua galdu diela osasun zerbitzuak lehengoratzea eskatzen duten elgoibartarrei.
Maiatzaren 13an izango da Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna batzen dituen 2023ko Morkaikoren Eguna, eta horiek antolatzeko boluntarioak behar ditu Morkaiko mendi taldeak.
Zaporeak erronkaren kanpaina ixteko zapatuan Ermuan egin zen ekitaldi arrakastatsua eta gero, antolatzaileek eguazten arratsaldean eman zuten ezagutzera Debabarrenan egin den kanpainaren emaitza.
Islabat talde elgoibartarrak (K)ito izeneko estreinako diskoa kaleratu zuen 2022ko martxoan, eta argitaratze horren urteurrena ospatzeko kontzertua antolatu dute zapaturako, apirilaren 1erako.
Osakidetzako azpikontratatutako garbitzaileek greban jarraitzen dute, eta eragina nabarmena da anbulatorio zein ospitaleetan. Eguaztenean manifestazioa egin zuten Mendaron, Herriko Enparantzatik ospitaleraino.
1990an aritu zen azkenengoz Zubi-Ondo xake taldea Gipuzkoako gorengo mailan, eta hurrengo denboraldian itzuliko dira maila horretara, Gipuzkoako Lehen Mailako Xake Txapelketa irabazi baitute.
Mendaroarren lehentasunen inguruko Inkesta zabaldu du Mendaroko EHBilduk apirilaren 14ra arte. 23 proiektu nagusi zehaztu dituzte eta herritarrei garrantzitsuenak iruditzen zaizkien 10ak aukeratuko dituzte.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak 2023rako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren helburua da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko lankidetza sendotzea eta elkarteak udalerrian egiten duen lana babestu eta bultzatzen jarraitzea.
Mugertza krosa aukeratu dute 2022ko lasterketarik onena bezala, Corredor aldizkariak ematen dituen sarietan. Espainiako Olinpiar Batzordearen egoitzan, Madrilen, banatu zituzten sariak joan den astean.
Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatuta, alebin eta infantil mailan diharduten txirrindularientzako lasterketa jokatuko dute zapatuan, apirilaren 1ean, Mendaron.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko dituen zerrendakideak aurkeztu ditu Elgoibarko EH Bilduk.
Batzuek euskal kultura euskarazkoa baino ez dela diote, beste batzuek, aldiz, espainolez edo frantsesez egindakoa ere badela defendatzen dute. Horixe izango da Ibai Iztuetak Elgoibarren emango duen hitzaldiaren muina.
Tokikom taldearen 10. urteurrena ospatzeko jardunaldietan, toki komunikabideek gizartean betetzen duten paper garrantzitsuaz hausnartu eta beste hedabide batzuekin zer-nolako elkarlana sustatu dezaketen aukerez aritu dira. Horretarako, nazioarteko eta Estatuko hainbat adituren parte-hartzea izan dute.
Gipuzkoako fabrikazio aurreratuko tailerretan digitalizazio proiektu pilotua gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, AFM Clusterrak eta IMH Campusek.
Moebius banda edo Moebius zerrenda alde eta ertz bakarreko gainazal bat da, matematikoki ez-orientagarria. Gainazal erregelatu bat da.
'Poesia zeu zara' saioa ondu zuten Pitxintxukoek Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira, joan den martxoaren 21ean, lau artista eta kulturzaleren laguntzarekin.
Joan den martxoaren 17an San Agustin kulturgunean egin zuten Motxaila Eguneko bertso saioa eman dute ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan.
Txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko irteera egin zuten zapatuan, eta 50 bat lagunek hartu zuten parte Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatu eta Udalak diruz lagundu zuen ekimenean.
Zuhaitzaren Eguna izan zen martxoaren 21a, eta horren harira, Zuhaitzaren Astea antolatu zuen Elgoibarko Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean.
Oiartzungo Aurresku Txapelketa jokatu zuten zapatuan, Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako azkenaurreko jardunaldia. 27 dantzari aritu ziren, tartean bi elgoibartar.
PSE-EEren Mendaroko alkatetzarako hautagaia izango da bigarrengoz Mari Jose Telleria (Eibar, 1971), maiatzaren 28ko hurrengo udal-hauteskundeetan.
Elkarrekin Podemosen Elgoibarrerako alkategai Evaristo Rodriguez eta ahaldun nagusi izateko hautagai Miren Echeveste Altzolan izan ziren barikuan. "EAJk eta PSEk bultzatutako" bi abiaduratan doan Gipuzkoaren eredua salatu zuten, eta Altzola auzoa jarri zuten adibidetzat.
Eguna goibel esnatu da, eta kaleak bustita, baina azkenerako, eguzkia ere batu da gaur Jose Gurrutxagaren omenez Elgoibar Ikastolak antolatutako krosera. 795 herritarrek hartu dute parte guztira, hamalau lasterketatan banatuta.
Plazan euskal dantzak dantzatzen dituztenean Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariak ikustera ohituta daude elgoibartarrak. Behingoagatik, baina, hiru euskal dantza talde aritu dira dantzan, eta atseden hartu dute Haritzekoek.
Udakoa dirudien martxoko eguzkipean egin dute gaur azken zapatuko feria. Ohi moduan, egon da zer jan eta zer erosi.
Martxoaren 3an hasi zuen Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara sariketa, eta atzo, barikua, Elgoibarko, Soraluzeko, Mutrikuko eta Mendaroko bertso eskoletakoen txanda izan zen. Saio ederra ondu zuten gaztetxoek Elgoibarren, Kultur Etxeko Sotoan.
Joseba Etxeberria Egiguren Mendaroko Udaleko administrariak erretiroa hartu zuen joan zen martxoaren 10ean, 63 urterekin.
Euskararen ezagutza, transmisioa, erabilera eta euskararen sustapenari buruzko jarrera aztertu dituzte Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen VII. Inkesta Soziolinguistikoan, eta lau aldagaietan egin da hobera, baina dena ez da ona.