'Sufrimendua arinduz' izeneko hitzaldia emango du Itsaso Rodriguezek, gaur, Elgoibarko Kultur Etxean.
Loinatz jaiak ospatzen ari dira Beasainen, eta festen azken-aurreko egunean sexu eraso bat egin zioten emakume bati. Erasoa salatzeko eta erasotako emakumeari babesa adierazteko protesta ekitaldia egingo dute gaur artatsaldean, Kalegoen plazan.
Datorren ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako eskaintza berezia iragarri du AEK-k. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dute. Gainera, lehentasuna izango dute ikastaroetan.
Egur Arte Tailerrak antolatuta, aire libreko margo lehiaketa egin zuten zapatuan Elgoibarren, Trinitate Jaietako egitarauaren barruan. Goizean goizetik, herriko txoko desberdinetan jarri ziren margolariak, bakoitza bere margolana egiten, eta 14:30 aldera banatu zituzten sariak.
Etorkizuneko lanpostuen %80an zientzia eta teknologiako konpetentziak beharko direla diote gero eta ahots gehiagok, baina gaur egun oraindik, neska gazteek ez dute beren burua zientzia egiten ikusten, eta horren atzean zer egon daitekeen aztertu zuten joan zen maiatzaren 19an, Lilan, 'Zientzia bada emakumeen kontua' mahai-ingurura batu zirenek.
Cynthia Pazmiñok (Granada, 1985) umetatik izan du arte diziplina desberdinetarako zaletasuna. Etxean ikasi zuen puntua egiten eta lagun batek 7 urte zituela erakutsi zion makrame egiten. Marraztea ere gustuko du, eta akuarela teknika erabili izan du gehienbat. Baina berari sortzea gustatzen zaio, batez ere. DBHn zebilela artisautza izan zuen ikasgai, eta orduan piztu zitzaion sortzeko benetako zaletasuna.
Bi urteko etenaren ostean, bueltan dira Trinitate Jaiak. Festa nagusia ekainaren 11-12ko asteburuan izango bada ere, zapatu honetan, ekainaren 4an, hasiko dituzte ekintzak, Egur Arte Eskolak antolatutako aire libreko margo lehiaketarekin.
Elgoibarko 21 tabernatan eta jatetxetan 1.700 kafe oparituko dituzte Txankakuak eta Aizu!-k martxan jarri duten 'Kafe 1 doan' kanpainaren barruan.
Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, eta 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak eta Amets Arzallus lapurtarrak.
'El Cainejo' izenez ezagutzen den 54 kilometroko mendi lasterketa jokatu zuten joan den maiatzaren 22an Asturiasen, Europako Mendietan, eta Mayi Mujika izan zen azkarrena emakumezkoetan.
Azken bi urteetan ez bezala, aurten ez da murrizketarik izango Mintxetako aire libreko igerilekuetan.
IES Elgoibar BHI ikastetxeko zortzi ikaslek lortu dituzte aurten ohorezko matrikulak.
Ikusmin handia sortu zuen iaz LaRoita kuadrillako Iker Odriak eta Antxon De La Aradak elkarren aurka jokatu zuten kirol erronkak, eta bigarren ekitaldia martxan dutela aurreratu dute.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldearen eskutik Maalako parkera itzuliko da Kiribil barraskilo erraldoia, barikuan (ekainak 3).
Idotorbeko zenbait gunek garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzua izango dute udan, ekainaren 3tik irailaten 19ra bitartean.
Ikasturteari amaiera emateko, Ikastolaren Eguna ospatuko dute ekainaren 4an, goizetik eguerdi aldera arte.
Atzo, ekainak 1, bildu zen estreinakoz Elgoibarko Euskaraldia Taldea, Euskaraldiaren hirugarren ekitaldia prestatzen hasteko. Une honetan 21 lagunek osatzen dute taldea: entitateetako ordezkariak dira batzuk, eta norbanako moduan parte hartuko dutenak besteak.
Urruzunoko zabortegi zaharraren lehenengo gunea 2013an itxi zuten, eta iaz, 2021eko uztailean, Mankomunitateak Aranbeltz errekaren ondoan, Elgoibarko Albitxuri industrialdetik gertu, kokatzen zen bigarren eremua zigilatzeko lanei ekin zien.
Legebiltzarrean sinadurak aurkeztu eta gero, Osasun Batzordean agertzeko eskaera egin zuten 24/7 Plataformakoek, baina, erantzunik ez dutela jaso salatu dute.
Rodisa enpresako hainbat beharginek sortutako taldea da Judas Argarate: Markel Iraola eta Joseba Goñi, Ekaitz Vegas eta Hodei Otegi dira taldekideak.
Elgoibarko Udalak eta Debemenek hitzarmena sinatu dute 2022ko nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta kudeatzeko.
Errezabal egoitzaren obra eta kudeaketa 2022ko bigarren seihilekoan lizitatuko dute, 21 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin, eta obrak 2023an hastea aurreikusi dute.
EH Bilduk apirileko osoko bilkuran egindako eskaerari erantzunez, Mendaroko Udalak gela bat egokitu du udaletxeko hirugarren solairuan 14 urtez gorakoek ikasteko lekua izan dezaten.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia marka guztiak hautsiz itzuli zen domekan. Lasterketaren historiako markarik onenak egin zituzten irabazleek, Kilian Jornet kataluniarrak eta Nienke Brinkman herbeheretarrak. Publiko aldetik ere, inoizko ediziorik jendetsuena izan dela azaldu dute antolatzaileek.
Kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko horma-irudia sortu dute Berdintasun Sailak eta Herri Eskolak lankidetzan.
Gimnasia erritmikoaren Euskadiko Amateur txapelketa jokatu zuten domekan, Durangoko Landako Gunean, eta bi domina eskuratu zituen Uxue Etxeberria gimnasta elgoibartarrak, urrezkoa bata eta brontzezkoa bestea.
Gemma Monrealek bere ikasleen lanak jarri ditu ikusgai Aita Agirreko kultur kafean, eta gaurtik hilaren 15era arte egongo dira ikusgai.
Herriko kaleak musikariz eta erraldoiz bete zituen zapatuan Elgoibarren egin duten estreinako Erraldoien Topaketak, eta egunak emandako hainbat irudi argazkietan eta bideoan jaso ditu BARRENek.