Elgoibarko Udalak salatu du azken asteotan "nabarmen ugaritu" direla igogailu publikoen eta eskailera mekanikoen kontrako erasoak.
Maiatzeko ferian berreskuratuko dute hileko azken zapatuko feriako txosna, eta hura kudeatzeko interesa duten elkarteek izena eman beharko dute.
Mintxetan hasi eta amaituko da domekan (apirilak 10) Valentin Romeraren Oroimenezko txirrindulari lasterketa.
“Inor ez da ilegala. Eskubide guztiak denontzat”, lemapean Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak hasitako kanpainarekin bat egin du Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, eta ostiralean sinadura bilketa egingo dute.
2015 eta 2010 urteen artean jaiotako 101 haurrek eta gaztek hartuko dute parte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Aste Santuko Kirol Campusean.
Heriotzari buruzko jardunaldien barruan, heriotza duina izango du hizpide Iñaki Peña medikuak eguen honetan, apirilak 7, Elgoibarren emango duen hitzaldian.
Aurten Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa antolatuko dute, eta hitzez ekiteko garaia leloa izango du.
Korrikaren emozioa bizitzeko gogoz zeuden eskola umeak ere, -2019an egin baizuten azkenengoz Korrika Txikia-, eta irakasleek nahikoa lan izan dute korrikalari gaztetxoen grina eusten eta baretzen.
Ekainaren 11n, 23:00etan, egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du.
Atxutxiamaika eta Udal Ludoteka udako aisia eskaintza prestatzeko lanetan ari dira, eta eskaintza hori erabiltzaileekin eurekin adostu nahi dute. Horretarako, hainbat bilera egingo dituzte, adin tarteka banatuta.
Karakaten zentral eoliko bat eraikitzeko argitaratu den proiektuarekin kezkatuta dagoen herritar talde batek batzea erabaki du, egitasmo hori geldiarazteko eta Karakate babesteko elkarrekin lan egiteko helburuarekin. Jakinarazi dute lanean ari direla zenbait jardunbide eta ekintza antolatzen.
Mendi lasterketa gutxi erabakitzen diren moduan erabaki zen zapatuan Kilimon Trail lasterketako gizonezkoen podiuma: lau lagunen arteko esprintean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, 2020. ekitaldian, herritarren %17,06k egin zuten errenta aitorpena euskaraz Debabarrenean, euskaraz dakiten 20 urtez gorako herritarrak hiru aldiz gehiago direnean gure eskualdean: %55,67. Bestera esanda, errenta aitorpena egitera deituta zeuden 11.763 herritarretatik 3.998k aukeratu zuten euskara.
Eskaladaren hastapenei buruzko ikastaroa hasiko dute gaur Olaizagako rokodromo berrituan.
Elgoibarko eta Mendaroko 27 elkartek eta norbanakok eskuratu dituzte Korrikako kilometroak, eta horietako ordezkariek eraman dute lekukoa gaur 22. Korrika Elgoibartik barrena pasa denean. Hona, irudietan.
Atzo abiatu zen Korrika Amurriotik, eta Donostiara arteko bidean, gaur iritsi da Elgoibarrera. Eibartik etorri da euskararen lekukoa, eta gure herria zeharkatu ostean Plaentxiarako bidea hartu du.
Hamaikasax Saxofoi Elkarteak eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak antolatuta, saxofoi jotzaile gazteentzako Hamaikasax Nazioarteko saxofoi lehiaketa jokatu dute asteburuan musika eskolako auditoriumean.
Elgoibarko Udaleko plenoak streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte herritarrek aurrerantzean.
Latinoamerikako komunitate linguistiko ezberdinetako ordezkariak izan genituen bisitan barikuan Elgoibarren. Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, hilabeteko egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian, eta Elgoibarko Izarra ezagutzera etorri ziren gurera.
Andrea Arregik (Elgoibar, 1997) medikuntza ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekainean amaitu zuen gradua, eta ordutik Oviedon egon da, BAME (Barruko Mediku Egoiliar) azterketa prestatzen. 13.000 lagunetik gora aurkeztu dira aurten azterketa horretara, eta Arregik 489. nota onena atera du.
Eguraldi iragarpenaren ondorioz, barikuan egitekoak ziren Korrika Txikia bertan behera lagatzea erabaki dute Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako arduradunek.
Apirileko lehen bi egunetarako, barikurako eta zapaturako, alerta laranja ezarri du Euskal Meteorologia Agentziak. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta negu beteko baloreak izango ditugu
Errusiaren inbasioa hasi eta lehenengo bonbak Ukrainan erortzen ikusi zituenean piztu zitzaion amorrua islatu du Gemma Monrealek bere azken koadroan.
Elgoibarko Udalak eta Txankakua Merkatari Elkarteak hitzarmena adostu dute tokiko merkataritza sustatzeko, eta horren baitan, Txankakuak 5.000 euroko laguntza jasoko du aurten.
Herriko hainbat ume eta gaztetxo irrikaz zain dauden egunaren berri eman du Udalak, buruhandi berriak lehendabizikoz kalera irtengo diren eguna noiz izango den, alegia.
Elgoibar Ikastolako DBH3ko bi taldek Feel My Way gazte ekintzaileen Kooperatibak antolatzen duen Zuk Zeuk lehiaketan hartu dute parte azken bi hilabeteetan.
Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) laugarren jardunaldian parte hartu zuten benjamin mailako igerilariek, joan den zapatuan, Eibarren.
Aurten Korrika Mendarotik pasako ez den arren, korrikalaririk ez da faltako asteburuan Mendaron. 450 mendi-lasterkarik hartuko dute parte Kilimon Trail proban.