Maalako jaiak joan den zapatuan hasi ziren bosgarren Maala-Azkarate igoerarekin, baina gaur (uztailak 22) ospatuko dute egun handia: Madalena Eguna. Magia ukitu handia duen egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hasteko, gaur arratsaldean ikuskizuna eskainiko du Niala mago elgoibartarrak. (egitaraua dauka)
Auto gidari bat larri dago autoarekin Arriaga auzoko peajea jo ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, larria izan da istripua. 18:30ean gertatu da. Elgoibarren irten nahi zuen gidariak bidesaria jo du bete-betean. Peajeko langilea ere zauritu da, eta anbulatoriora eraman dute, estututa oso.
Emaitza onak lortu dituzte, beste behin ere, gure ordezkariek asteburuan jokatu dituzten mendi lasterketetan. Batetik, Iñigo Larizek bigarren postua lortu du Huescako Pirinioetan jokatu den Collaradako kilometro bertikal bikoitzean. Bestetik, Maite Maiora zazpigarren postuan sailkatu da Canazein (Italia) jokatu den Dolomites Skyrace proban.
Kirol argazki lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren Saltando sobre Bilbo argazkia saritu dute aurtengo sari orokorrarekin. Iazko lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Ajuriagerrak. (saritutako argazkiak dauzka)
Bi talde elgoibartarrek jokatu zuten Bailarako Futbol7 Txapelketako finala, joan den barixakuan, Eibarren. Roketxe Crew eta Water de Munich taldeek partida parekatua jokatu zuten eta Roketxek lortu zuen garaipena, penaltietan.
Giro paregabean hasi dituzte santanak Mendaron. Koadrilen Egunarekin hasi ziren festak zapatuan eta, umeen eta nagusien eguna ospatu zuten domekan. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)
Taldekako Gipuzkoako Giza-Proba Txapelketako finala jokatu dute gaur arratsaldean Sigmako probalekuan, eta Itziarko Andutz taldeak eskuratu du garaipena. Mendaroko Tope Natxiok taldeak hirugarren markarik onena egin du gaur, baina aurreko hiru jardunaldietan eginiko lanari esker, sailkapen nagusiko bigarren postua lortu dute. (sailkapenak, argazki bilduma eta bideoa dauzka)
Oier Ariznabarreta durangarrak Azkarateko maldetan primeran moldatzen dela erakutsi du, beste behin ere, -Bost ediziotatik lau irabazi ditu eta 2012koan ez zuen parte hartu-. Gaur gainera, 23 minutuz azpitik egin du igoera estreinakoz. Alabaina, David Slaterren errekorretik (20:40) urrun geratu da. Britainiarra izan da helmuga marran Ariznabarreta zoriontzen lehena. Bizikletaz, Mikel Garate azkoitiarra izan da azkarrena. (sailkapena eta argazkiak dauzka)
Haritz euskal dantzari taldeak antolatuta, Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren uztailaren 24an, eta ekimen horri esker, munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izango dugu. Aurten Kubako eta Zeelanda Berriko folklorea ekarriko digute Elgoibarrera. Nazioarteko musika eta dantzekin batera, Elgoibarko Haritz dantza taldeak ere hartuko du parte. Jaialdia 22:30ean izango da, Olaizaga kiroldegian. Sarrera doan izango da.
Ofizialki santanak hilaren 24ko txupinazoarekin hasiko badira ere, asteburu hau ere bete-betea dator Mendaron. Izan ere, eta azkeneko urteetako usadioari eutsiz, Koadrilen Eguna ospatuko dute bihar (uztailak 18), jaietako egun nagusi bihurtu dena. (egitaraua dauka)
Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka izan da aurten, eta azken saioa Elgoibarrren jokatuko dute zapatu honetan, 18:00etan hasita, Sigmako probalekuan. Lau taldek hartuko dute parte: Andutz (Itziar), Berrobi, Tope Natxiok (Mendaro) eta Tarinak (Deba). Elgoibarren garaipena lortuz gero, txapelketa irabaziko luke Mendaroko taldeak.
Garraiorako furgoneta batek su hartu du gaur (uztailak 16) 634 errepidean, San Antolin parean.
Urrun xamar joan da aurtengo sanbartolomeetako kartel lehiaketako lehen saria. Borrianako (Castellon, Espainia) Juan Diego Ingelmo disenatzaileak aurkeztutako Splash izeneneko lanak irabazi du lehiaketa.
Elgoibarko V. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute zapatuan (uztailak 18), Maalako jaien barruan. Berezia izango da aurtengo igoera, 1981ean korrikako probako errekorra (20:40) ezarri zuen David Slater atleta britainiarra Elgoibarrera etorriko baita beste behin ere (2011n ere izan zen Elgoibarren; goiko argazkian). Bere bizitzari buruzko dokumentala grabatzen dihardute, eta Azkarateko igoera eta errekorrari buruzkoak ere eraman nahi dituzte dokumentalera.
Elgoibarko gazte talde batek Jaiki izeneko taldea sortu du. Taldekideek jakinarazi dutenez, gizarteko hainbat arazo gazteen ikuspegitik landu eta irtenbideak sustatzeko eratu dute Jaiki taldea.
Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarrak Txiki egunerako, abuztuaren 25erako. Aurten gainera, Internet bidez erosi daitezke bazkarirako txartelak. Uztailaren 27a da izena emateko azken eguna.
Beasainen hasi eta amaitu diren iraupen luzeko hiru mendi proba jokatu dira asteburuan: Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi. Joseba Elustondo elgoibartarrak 35 ordu eta 48 minutuan amaitu zuen lehenengoa, 168 kilometroko ultratrail mendi proba. Goierriko Bi Handiak proban 13 elgoibartarrek hartu zuten parte, tartean hiru emakumek; eta azkenik, Ainhoa Lendinezek bigarren postua eskuratu zuen estreinako aldiz egin duten Marimurumendi mendi maratoian (sailkapenak, argazkiak eta bideoak dauzka)
Morkaiko mendizale elkarteak Debabarreneko lehen raida antolatu du irailaren 26rako. Mendia eta orientazioa uztartzen dituen proba izango da eta Euskal Herriko raid ligaren barruan jokatuko da. Elgoibarren prestatu dute ibilbidea.
Barixakuan (uztailak 10) hasi eta domekara bitartean jokatuko da aurtengo Ehunmiliak ultratrail mendi proba. Beasainen izango da irteera 18:00etan, eta gauerdi inguruan iritsiko dira Azkarate gainera. Elgoibartarren artean, Joseba Elustondok eta Iban Fernandezek eman dute izena.
Elgoibarko Udalak Babes Ofizialeko hamasei etxebizitza eraikiko ditu Uparitzaga kaleko 16. zenbakian, eta dagoeneko zabaldu dute zozketarako izen emateko epea.
Idoia Artetxek hartuko du aurrerantzean San Lazaro zahar egoitzaren kudeaketaren ardura.
40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatuta, Elgoibarko VIII. Tenis eta Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan den zapatuan Mintxetan.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko irakasle bat eta bi ikasle Txinako Tianjin hirian izan dira, eta parte hartu dute "China Skills - 2015 National Vocational Students Skills Competition" nazioarteko topaketan.
‘Stars. Izarrak Kalean’ telebista saioko bigarren atala Elgoibarren grabatu zuten, joan den ekainaren 5ean, eta domekan eman zuen ETB1ek. Sarean ere jarri dute ikusgai. (bideoa dauka)
Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ulma taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindulari lasterketan. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara.
Ermua 3x3 Saskibaloi txapelketaren estreinako edizioa jokatu zuten zapatuan Ermuko Cardenal Orbe plazan. Elgoibarko Dinamo Kalimotxo eta Bilboko Garaitu taldeak ailegatu ziren finalera eta elgoibartarrak nagusitu ziren.
Aire Libreko Zine Emanaldiak hasiko dira gaur, hilak 3, Kalegoen plazan. Ocho apellidos vascos filma izango da eskainiko duten aurrenekoa eta umeentzako Rio2 filma emango dute zapatuan (uztailak 4).
Kida Events elkarteak EDF (Elgoibar Dance Festival) jaia antolatu du. Zapatu honetan (uztailak 4) izango da, 17:00etatik aurrera, Albitzurin. Iaz egin zuten estreinako jaia, eta bigarren hau handiagoa izango dela aurreratu dute. Aurten Euskal Herriko eta nazioarteko DJ onenekin osatu dute kartela.