San Bartolome Egunean goizean goizetik izan da musika herriko kaleetan: Iruñeko eta Guardiako dultzaineroak, Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda. Zaindariaren omenezko prozesio eta mezaren ondoren, berriz, sokadantza egin dute Haritz Dantzari taldekoek –mezatan ere ezpatadantza eskaini dute–. Jende ugari elkartu da dantzak ikustera, baita ondoren Udal Musika Bandak eskaini duen kontzertura ere.
Lehertu da festa Elgoibarren. Herri Eskolako Kalamua guraso elkartekoek izan dute aurten txupinazoa botatzeko ohorea.
Gazteen Egunean egingo duten ginkana jokorako Deba ibaia garbitzen jardun dute gaur goiz osoz herriko hainbat gaztek. Gabaz taberna paretik ia Andikaora arteko ibai zatia garbitu dute, bi taldetan banatuta. Ordu honetatik aurrera hainbat ekintza egingo dituzte, herri bazkaria eta bazkalosteko jolasak. Bazkal aurretxoan, gainera, erakusketa zabalduko dute, azken urteotako ibai garbitzeetan egindako argazkiekin.
2015eko San Bartolome jaietako egitaraua aurkeztu du Elgoibarko Udalak gaur egin duen prentsaurreko agerraldian. 158.610 euroko aurrekontuarekin osatu dute egitaraua, iaz baino 12.000 euro gutxiagorekin, alegia. Reincidentes eta Kalakan taldeek eskainiko dituzten kontzertuak nabarmendu dituzte jaietako kultur eskaintzaren barruan. Kalamua Guraso Elkarteko kideek botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa abuztuaren 23an (egitaraua dauka)
Erromeriak euskaldunen ohiko festa modua ziren lehen eta gazte zein helduak elkartzeko guneak ziren. Elgoibarko leku eta auzo askotan egiten zituzten lehen erromeriak: Kurutzetan, Aiastian, Idotorben, Kamiñerokua frontoian, Maltzagan, Usatotorre baserrian... Erromeria horien eta sasoi bateko Elgoibarko jai-giroaren inguruko makina bat pasarte dituzte jasoak ahotsak.com atarian.
Elgoibarko Izarrak bertan behera laga du Txiki eguneko aurtengo herri-bazkaria, behar beste jende animatu ez delako.
Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian 1.619 igerilarik hartu zuten parte joan den domekan, tartean hogeitabi elgoibartarrek eta bost mendaroarrek. (sailkapenak dauzka)
Amaitu dira jaiak Mendaron. Aurten bi asteburutan ospatu dituzte santanak. Koadrilen egunarekin, eta ume zein zaharren egunekin hasi zituzten festak aurreko astean, eta Santixao eta Santana egunak ospatu dituzte joan den asteburuan. Santixao bezpera egunean, barixakuan, hasi ziren ofizialki jaiak txistularieik bota zuten txupinazoarekin. (argazki bilduma dauka)
Munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izan zuten barixaku gauean Olaizaga kiroldegian batu ziren lagunek. 29. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian Kubako, Zeelanda Berriko eta Euskal Herriko folklorea ikusteko aukera izan zuten. (argazki bilduma dauka)
Inoizko txupinazo-jaurtitze jendetsuena izan zuten atzo Mendaron. Txistulariei eman zieten jaiak ofizialki hasteko ardura, eta batu ziren lehengoak eta oraingoak. Agustin Lazarobasterrek, Nuria Ansuategik, Izaskun Jauregik eta Iratxe Egañak hartu zuten hitza txistulari guztien izenean, eta Udalak izandako akordua eskertzeaz gain, atzo arrazoi ezberdinengatik txupinazoan egon ezin izan ziren mendaroarrak eta Mendaroko txistularien maisu izandako Agustin Berasaluze zena oroitu zituzten.
29. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia egingo dute gaur (uztailak 24) Olaizaga kiroldegian. 22:30ean hasiko da ikuskizuna.
Santiago egunaren bueltan antolatzen dituzten jaiak ospatuko dituzte Sigmako bizilagunek asteburuan. (egitaraua dauka)
Joan den asteburuan hasi ziren santanak Mendaron. Egun batzuetako atsedenaren ostean, mendaroarrak festa giroan murgilduko dira berriz, gaurtik domekara bitartean. Festarako gogoa, baina, ez da gaurko kontua. Duela 25 urteko festetako irudiekin osatutako zenbait bideo igo ditu mendaroar anonimo batek Youtubera. Bideoetan Mendarozabalen egin zuten zezenketa komikoa ikus daiteke. (bideoak eta argazkiak dauzka)
Erabakitzeko eskubidearen alde diharduen Gure Esku Dago dinamikak udarako argazki lehiaketa antolatu du. Era berean, San Bartolome jaiei begira jaietako zapiak jarriko dituztela salgai herriko tabernetan jakinarazi dute.
Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak karrera amaierako lanik onenak saritzen ditu Felix Sopelana Memorialean. Aurten, Eibarko Ingeniaritza Eskolako bi ikaslek, Ander San Martinek eta Beñat Gallastegik, garatu duten ‘Solar Glider' izeneko egitasmoak eskuratu du lehen saria. Tutore lanetan aritu den Alain Ulazia irakasle mendaroarrak ere saria jaso du lan berarengatik.
Maalako jaiak joan den zapatuan hasi ziren bosgarren Maala-Azkarate igoerarekin, baina gaur (uztailak 22) ospatuko dute egun handia: Madalena Eguna. Magia ukitu handia duen egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hasteko, gaur arratsaldean ikuskizuna eskainiko du Niala mago elgoibartarrak. (egitaraua dauka)
Auto gidari bat larri dago autoarekin Arriaga auzoko peajea jo ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, larria izan da istripua. 18:30ean gertatu da. Elgoibarren irten nahi zuen gidariak bidesaria jo du bete-betean. Peajeko langilea ere zauritu da, eta anbulatoriora eraman dute, estututa oso.
Emaitza onak lortu dituzte, beste behin ere, gure ordezkariek asteburuan jokatu dituzten mendi lasterketetan. Batetik, Iñigo Larizek bigarren postua lortu du Huescako Pirinioetan jokatu den Collaradako kilometro bertikal bikoitzean. Bestetik, Maite Maiora zazpigarren postuan sailkatu da Canazein (Italia) jokatu den Dolomites Skyrace proban.
Kirol argazki lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren Saltando sobre Bilbo argazkia saritu dute aurtengo sari orokorrarekin. Iazko lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Ajuriagerrak. (saritutako argazkiak dauzka)
Bi talde elgoibartarrek jokatu zuten Bailarako Futbol7 Txapelketako finala, joan den barixakuan, Eibarren. Roketxe Crew eta Water de Munich taldeek partida parekatua jokatu zuten eta Roketxek lortu zuen garaipena, penaltietan.
Giro paregabean hasi dituzte santanak Mendaron. Koadrilen Egunarekin hasi ziren festak zapatuan eta, umeen eta nagusien eguna ospatu zuten domekan. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)
Taldekako Gipuzkoako Giza-Proba Txapelketako finala jokatu dute gaur arratsaldean Sigmako probalekuan, eta Itziarko Andutz taldeak eskuratu du garaipena. Mendaroko Tope Natxiok taldeak hirugarren markarik onena egin du gaur, baina aurreko hiru jardunaldietan eginiko lanari esker, sailkapen nagusiko bigarren postua lortu dute. (sailkapenak, argazki bilduma eta bideoa dauzka)
Oier Ariznabarreta durangarrak Azkarateko maldetan primeran moldatzen dela erakutsi du, beste behin ere, -Bost ediziotatik lau irabazi ditu eta 2012koan ez zuen parte hartu-. Gaur gainera, 23 minutuz azpitik egin du igoera estreinakoz. Alabaina, David Slaterren errekorretik (20:40) urrun geratu da. Britainiarra izan da helmuga marran Ariznabarreta zoriontzen lehena. Bizikletaz, Mikel Garate azkoitiarra izan da azkarrena. (sailkapena eta argazkiak dauzka)
Haritz euskal dantzari taldeak antolatuta, Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren uztailaren 24an, eta ekimen horri esker, munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izango dugu. Aurten Kubako eta Zeelanda Berriko folklorea ekarriko digute Elgoibarrera. Nazioarteko musika eta dantzekin batera, Elgoibarko Haritz dantza taldeak ere hartuko du parte. Jaialdia 22:30ean izango da, Olaizaga kiroldegian. Sarrera doan izango da.
Ofizialki santanak hilaren 24ko txupinazoarekin hasiko badira ere, asteburu hau ere bete-betea dator Mendaron. Izan ere, eta azkeneko urteetako usadioari eutsiz, Koadrilen Eguna ospatuko dute bihar (uztailak 18), jaietako egun nagusi bihurtu dena. (egitaraua dauka)
Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka izan da aurten, eta azken saioa Elgoibarrren jokatuko dute zapatu honetan, 18:00etan hasita, Sigmako probalekuan. Lau taldek hartuko dute parte: Andutz (Itziar), Berrobi, Tope Natxiok (Mendaro) eta Tarinak (Deba). Elgoibarren garaipena lortuz gero, txapelketa irabaziko luke Mendaroko taldeak.
Garraiorako furgoneta batek su hartu du gaur (uztailak 16) 634 errepidean, San Antolin parean.
Urrun xamar joan da aurtengo sanbartolomeetako kartel lehiaketako lehen saria. Borrianako (Castellon, Espainia) Juan Diego Ingelmo disenatzaileak aurkeztutako Splash izeneneko lanak irabazi du lehiaketa.