Haizea emakume taldeak antolatuta, kultur irteera izango da otsailaren 21ean (domeka). Santa Ana kaletik irten eta Maltzagara abiatuko dira. Inma Mugertza Geologian doktore elgoibartarrak urpeko bolkanismo kretazeoaren inguruko argibideak eskainiko dizkie.
Mintxeta Atletismo Taldeko kide Martin Hernandez Beitia antxitxikariak Espainiako Kros txapelketan hartuko du parte Euskadiko selekzioarekin, kadete mailan. Domeka honetan jokatuko da Burgosen.
Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaiak toki mailako gizarte-bazterkeriari eta gizarteratzeari buruzko diagnostikoa aurkeztu du. Dokumentu horretan, kapitulutan banatuta, Mahaiko kideek identifikatu dituzten datuak, eskuragarri dauden baliabideak, eta ondorio eta erronka nagusiak biltzen dira. Besteak beste, bazterkeriaren eragin handiena jasaten duten kolektiboak etorkinak, emakumeak eta adinekoak direla azaldu dute.
Debabarreneko Mankomunitateak aurreko barixakuan zabor-tasa %10 eta %15 artean igoko duela iragarri ondoren, Elgoibarko EH Bilduk uste du ardura erraustegia gelditu zutenei ezin zaiola leporatu. “Askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”, dio koalizioak.
Idotorbe auzotik Aubixara bidean gertatu den istripu batean hil egin da Idotorbe auzoko bizilagun bat, 67 urteko gizonezkoa. Pendiz handiko zelaian behera amildu da autoa eta kilometro bat beherago dagoen errekastoan gelditu da.
Mintxeta atletismo taldeko kideek maila ona eman dute asteburuan jokatu diren bi kirol probetan: pista estaliko gazteen Euskadiko Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko kros txapelketa.
Laudioko Master Klasikoa jokatu zen zapatuan, Master mailako denboraldiko estreinako proba. 176 txirrindularik hartu zuten parte, eta Toyota Euskoauto taldeko Ramon Garcia elgoibartarra izan zen irabazlea, helmuga marra bigarren postuan gurutzatu bazuen ere.
Iban Urizar musikari elgoibartarrak 2014. urtean jarri zuen martxan Amorante bakarkako proiektua, eta eguenean aurkeztuko du bere lehen grabazioa. Ez da disko baten aurkezpena izango, bost kanturen aurkezpena baizik. Kantu horietako bat, “Dorre baten gordetakoa”, aurrerapen gisa entzun daiteke Badok atarian. (audioa dauka)
Pello Rubio “Txillarre” elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratian. Arnaldo Otegiri buruz aritu dira berbetan batez ere. Rubiok asteburuan egin dio kartzelatik irten aurreko azken bisita kartzelan, Arnaldo Otegiri. Jesus Egiguren Euskadiko sozialisten presidente-ohiarekin batera izan da Logroñoko kartzelan. (audioa dauka)
Paisaia ikusgarria erakusten du ondoko irudian ikus daitekeen koadroak. Ez da benetakoa, ordea. Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) margolariaren irudimenetik irten da Olasoko hilerriko arkupea Galeako lurmuturrean (Getxo eta Sopelana artean) kokatzen duen margolana. (bideoa dauka)
Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Arcadio Benitez Debabarrenako mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, zabor bilketaren tasa %10 eta %15 bitartean igoko dute aurten. Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) pilatu duen 800.00 eurotik gorako defizitari aurre egiteko igoko dutela zabor tasa arrazoitu du Benitezek. Bestalde, Elgoibarren sailkatu gabe gelditzen den zaborra Cantabriako zabortegi batera hasi dira bidaltzen.
EHBilduk jaso du Elgoibarko Udal Gobernuaren aurrekontu proposamena, eta proposamen horri buruz egin duten balorazioaren berri eman du koalizioak.
Ongarri Zine Klubak Kepa Acero surflari algortarrari buruzko emanaldia eskainiko du otsailaren 18an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Acerok berak emanaldian parte hartuko du.
Diseinu berria estreinatu du mendaro.eus webguneak aste honetan. Mendaroko Udalak bere zerbitzuei buruzko informazioa emateko modua moldatu du eta eduki berriak sartu dituzte webgunean.
Ertzaintzako patruila bat irauli zen Lerun industriagunean, joan den urrian. Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ihesean zihoan lapurtutako auto batek kolpatuta irauli zen Ertzainen autoa. Auto horretan zihoazen hiru lagenetatik bi identifikatu dituzte orain. Joan den barixakuan atxilotu zuten horietako bat, 25 urteko gizonezkoa, Elgoibarren.
Gorputzaren mugak gertutik ezagutu dituzten hainbat lagun elkarrizketatu ditu Ibon Gaztañazpi kazetariak Herri People telebista saioko azken atalean. Mendarora ere egin zuen bisita, Unai Salegi eta Mikel Hernandez probalariak elkarrizketatzeko, elkarren aurka joan den urrian jokatu zuten apustu bitxiaren harira. (bideoa dauka)
Zilarrezko Ohorezko Mailan jarraitzeko garrantzi handiko partida jokatuko du Lauko Elgoibar eskubaloi taldeak zapatu honetan (otsailak 13), Olaizaga kiroldegian (19:30). Elgoibartarrek Kanariar Uharteetako Tenerife C.B. Salud taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Uparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren 2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuten eskaria eta sei baztertu egin behar izan dituzte baldintzak ez betetzeagatik.
Hainbat finantza entitaterekin hipoteka kontratatzerakoan zoru klausula dutenek bilera antolatu dute, gaiari buruzko informazioa partekatzeko eta aurrerantzean zer egin daitekeen aztertzeko.
Lanbide Heziketa eta industriagintzaren mundua ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak. Jardunaldiak otsailaren 15etik 19ra eta martxoaren 1ean egingo dira. Goratu, Manahmana, IMH eta Meka Lanbide Eskolak lankidetzarekin antolatuko dute zazpigarren edizioa.
Euria eginagatik ere, jai giroa izan zen nagusi inauterietako hondar egunean. Goiz partean mimo batek alaitu zituen kaleak. Goxokiak eta puzgarriak banatzen jardun zuen umore onean. Arratsaldean, berriz, umeen txanda izan zen, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten-eta Maalako parkean. Zaharragoek ere gozatu zuten festaz, Jubilatuen Biltokian egin zuten dantzaldian parte hartu zuten lagunek, esaterako. (bideoak eta argazki bildumak dauzka)
Elgoibarren ere txakurrak hanka-hutsik… baina mozorroa jantzita(2016-02-08)
Joan den zapatuan lez, gaur ere pertsonaia bitxiak ibiliko dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan. Elgoibarren mozorroen elkartzearekin hasiko dira ospakizunak 16:45ean. Mendaron magia ikuskizuna eskainiko du Tor magoak San Agustin aretoan, 18:00etan. Hona hemen zapatuko irudiekin osatutako bideo-laburpena.
Inauteriak aurrera (2016-02-06)
Kolorez jantzi da Elgoibar Euskal Inauteriekin (2016-02-05)
Animalien eta pertsonen mozorro lehiaketa egin zuen animalien babeserako Adogi elkarteak zapatuan, Maalan. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotu zituzten Elgoibarko kaleak eta auzoak, joan den zapatu goizean. Kalera mozorrotuta irten ziren hainbat herritarrekin egin zuten topo santa eskean aritu ziren lagunek, inauterietako zapatua izan baitzen. (argazki bilduma dauka)
Barixakuan kaleak kolorez jantzi ondoren, zapatuan ere ez da kolorerik falta izan Elgoibarko kaleetan. (argazki bilduma dauka)
Elgoibar Ikastolako ikasleak Euskal Inauteriak eskaintzera irten dira herriko kaleetara, inauteriei hasiera emanez. Ludotekan ere hasi dute mozorroen festa, merendola, photocalla eta mozorro lehiaketarekin. (argazki bilduma dauka)
Egutegiaren kapritxoak medio, Santa Ageda eta Inauteriak elkarren segidan datoz aurten. Mendaroarrek hartu zuten aurrea joan den zapatuan, eta atzo, Santa Ageda Bezpera egunean, Elgoibarko Izarrako taldeak aritu ziren kantuan eta eskean baserriz baserri. Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek ere egin zuten bat usadio zaharrarekin. Bihar goizean, berriz, Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotuko dituzte Elgoibarko kaleak. (argazki bilduma dauka)