Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 2an Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko duten Amalur ikuskizunerako sarrerak gaur eta bihar (abenduak 15 eta 16) jarriko dituzte salgai Elgoibarko Udalaren arreta bulegoan.
Elgoibarko merkatari elkarte Txankakuak eta Mendaroko Udalak herriko merkataritza suspertzeko kanpainak jarri dituzte abian Elgoibarren zein Mendaron. Txankakuak ikus-entzunezko ekoizpen bat egin du Elgoibarren Bizi – Erosi – Herriak irabazi lelopean. (bideoa dauka)
Gaur eguerdian aurkeztu dute Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa, eta arratsaldean jokatu dute lehen jardunaldia; 17:30etik aurrera udaletxeko pleno aretoan.
Parrokiako Katekesiak antolatuta, Jaiotzen 29. Lehiaketa egin zuten domekan. Guztira 22 jaiotza aurkeztu ziren eta Leire Egurenek eta June Arregik aurkeztutako lanak lortu zuen lehen saria.
Domeka goizean irten zen Burgosko kartzelatik Juan Mari Mendizabal preso elgoibartarra. 18/98 sumarioan zigortu ostean, espetxe zigorra osorik beteta irten da kartzelatik. Eguerdian harrera egin zioten Kalegoen plazan.
Espainiako 47. Ehiza Xehe Txapelketa irabazi du Arkaitz Egaña ehiztari elgoibartarrak, bigarrengoz, 2012an ere eskuratu baitzuen titulu bera.
Haur, gazte eta helduentzako doako talo ikastaroa antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Izarrak eta Gure Esku Dago herri-ekimenak abenduaren 19rako. Era berean, talo postua jarriko du estreinakoz Gure Esku Dagok Gabon Zahar Feria egunean.
Sinuose kolektiboak antolatuta, emanaldia eskainiko du Bikustik taldeak gaur gauean Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. (bideoa dauka)
Elgoibarko industriaren alderdi humanoa iruditan jaso nahi izan dute Edu Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilari elgoibartarrek Metalaren arrastoak liburuan. Gaur, hilak 11, aurkeztuko dute liburua Elgoibarko Kultur Etxean eta ondoren, argazki erakusketa zabalduko dute.
Kilimon izenarekin ere ezagutzen den Mendaroko Aranerrekako bailara hobeto ezagutzeko irteera antolatu du Elgoibarko Haizea emakume taldeak. Inma Mugerza geologoak gidatuko du irteera eta, besteak beste, Kilimon errekako uraren misterioak argitzen saiatuko da.
Asfaltoan mendi lasterketen bezain ondo moldatzen dela erakutsi du Maite Maiora antxitxikari mendaroarrak. Malagako maratoian hartu zuen parte joan den domekan, eta hirugarren egin zuen.
Elgoibarko 11 eta 13 urte birtarteko hainbat ikaslek Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteari zuzendutako gutunak prestatu dituzte haurren eskubideak errespeta ditzan eskatuz. Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, alkateari eta EHBilduko zein PSE-EEko ordezkariei eman dizkiete gutunak udaletxean egin duten ekitaldian.
IMHko ikasle Abraham Bilbatua, David Liebana, Gorka Eizagirre eta Oihane Baskaranek aurkeztutako lan batek irabazi du lehen saria ETE erronkak ikasgeletan sarietan. (bideoa dauka)
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako bertso saioa abenduaren 28an izango da aurten, eta dagoeneko salgai daude sarrerak. Gaur hasi eta abenduaren 23an amaituko da aurre-salmenta.
Barixakuan eta zapatuan (hilak 11 eta 12) jostailuak jasotzeari ekingo dio Elgoibarko Gurutze Gorriak, premia duten umeen artean banatzeko. Aurten, baina nobedade bat izango da: jostailuek berriak izan beharko dute.
Kontzezio azoka baserritarrez, eguraldi onez eta giro politez jantzi da Mendaron. Barazki, fruitu, ogi, ezti, txokolate, ukendu, eskulan... askotariko postuak zeuden ikusgai frontoian eta plaza inguruan, baita animaliak ere. (argazki-bilduma dauka)
Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin zuten 2015-2016 ikasturteko Tertuliak programaren aurkezpen irekia. 40 lagunek hartuko dute parte aurten, 11 taldetan banatuta.
Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, gure egunerokotasunean salbuespen txiki bat egin eta erdaraz, erdaretan, argitaratu dituzte TOKIKOMeko hedabideetako batzuetan aste honetako aldizkariak, normalean ulertzen ez diguten horiei nortzuk garen eta, batez ere, zer, nola, zertarako eta zergatik egiten dugun azaltzeko. BARREN aldizkariak ere gehigarri berezi bat kaleratu du, gaztelaniaz eta herriko beste erdaretan idatzita. (bideoa dauka)
Euskararen aldeko oihuek goizean goizetik hartu dituzte gaur Elgoibarko kaleak. ‘Guk euskaraz, zuk zergatik ez?’ leloa zeraman pankartarekin gurutzatu dituzte Elgoibarko kaleak Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Gainerako ikastetxeek ere ospatu dute Euskararen eguna. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)
Elikagai bankuarentzat 16.550 kilo jaso ziren aurreko asteburuan Elgoibarren. Hau da, aurreko bi urteetan jasotako guztia batutakoa beste. Guztira 120 lagunek lan egin zuten modu boluntarioan. Elgoibarko Udala pozik agertu da.
Jubilatuen astearen baitan, 80 urtetik gorakoak omentzeko bazkaria egin dute gaur Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Aurten urrezko ezteiak, -50 urte ezkonduta- bete dituzten bederatzi bikote ere omendu dituzte.
Barixakuan, hilaren 4an, piztuko dituzte Eguberrietako argiak Elgoibarko kaleetan. Udalak iragarri du argiak piztuta egongo direla urtarrilaren 6ra bitartean, 17:30etik 23:00etara.
Himalaiako Langtang Himal haran ezkutuan murgildu ziren Ibai Rico gasteiztarra eta Evan Miles estatubatuarra 2014ko udazkenean, glaziologia ikerketak eta eskalada helburu zituen espedizio batean. Espedizioari buruzko xehetasunak azalduko ditu gaur (abenduak 3) Ibai Ricok berak, Morkaikoren Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloko azken aurreko emanaldian. (bideoa dauka)
Zapatuko lipdub arrakastatsuarekin hasi ziren Euskararen eguneko ospakizunak, baina abenduaren 3rako ere makina bat ekintza antolatu dituzte Elgoibarko eta Mendaroko hainbat tokitan, batik bat ikastetxeek. Horrez gain, euskararen jatorria eta Iruña Veleiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Mendaron, eta Euskara munduan filma Elgoibarren. (egitaraua dauka)
Seigarren Argia Ereiten Euskara Saria jaso zuten atzo Josu Esnaolak (Elgoibar, 1962) eta Alfredo Lopez Gereñu ‘Bertxok’ (Donostia, 1971), Getxoko alkate Imanol Landaren eskutik. Euskararekiko izan duten konpromisoagatik eta, bereziki, duela 19 urte Berbalaguna ekimena Getxon martxan jartzeagatik jaso dute Getxoko Udalak ematen duen sari hori.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko dute 2015-2016 ikasturteko Tertuliak programa. Ordubeteko ekitaldia izango da, eta programa horretan noizbait parte hartu duten elgoibartar guztiak daude gonbidatuta.
Amalur ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elgoibarren, 2016ko urtarrilaren 2an. Abenduaren 15ean eta 16an eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Debegesak abenduaren 1etik 15era egingo den Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoaren bigarren edizioa jarri du martxan. Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko 13 establezimenduk hartuko dute parte, tartean Elgoibarko Belaustegi jatetxeak.