Mendaron bizi den Patxi Galarraga arkitekto eta hirigileak munduari bira eman nahi dio 84 egunean, baina Donostiatik irten gabe. Ez da bere buruari jarritako erronka, “erronka kolektibo bat” baizik. Egitasmo honek Donostia 2016 Fundazioak antolatutako lehiaketa irabazi du.
Mendaroko santa eskeko batzordeak aurten astebete aurreratzea erabaki du baserriz-baserri eta kalez kale santa eskean ibiltzeko eguna. Urtarrilaren 30ean irtengo dira.
Master mailako lasterketetan arituko den Toyota Euskoauto txirrindulari taldea aurkeztu zuten joan den urtarrilaren 16an Elgoibarren. Ordiziako taldea den arren, lotura handia du Elgoibarrekin.
Bakean eta bizikidetzan sakontzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Elgoibarko Udalak datozen egunetarako. Urtarrilaren 27an, eguaztena, hasiko dira jardunaldiak 'Glencree' dokumentalarekin. Kultur Etxean. Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin mahai-ingurua egingo dute emanaldiaren ostean.
Udazkenean Iparraldetik gurean jo zuen haizea poliki-poliki indarra galtzen joan bada ere, oraindik gure akorduan daude orduko irudi eta sentsazio asko eta asko. Eta, gainera, betiko gorde nahi ditugu guretzat. Horregatik prestatu dugu Haizea dator Iparraldetik! laburpen bideoa. Eire Vilak grabatu eta egin du bideoa, eta hamabost minutuko iraupena du.
Esbastikak margotu dituzte Mendaroko Garagartza elizako pareta, lur eta ateetan. Mendaroko Udala gaia ikertzen ari da, eta Ertzaintzari eman diote gertatutakoaren berri.
Bigarren urtez jarraian Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) osatutako kros lasterketen egutegian izango da Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko krosa, munduko zortzi kros onenen artean, alegia. Gaur eguerdian aurkeztu dute. Faboritoen artean Tamirat Tola, Conselsus Kipruto eta Timothy Toroitich aipatu behar dira, gizonezkoetan, eta Netsanet Gudeta, Alemitu Heroye eta Irene Chepet emakumezkoetan. (atleta esanguratsuenen zerrenda dauka)
Free Otegi - Free Them All kanpainaren barruan hainbat euskal artistek elkarlanean osatu duten abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte gaur goizean. Jon Gurrutxaga eta Uxue Alberdi elgoibartarrak daude parte hartu duten abeslarien artean. (bideoa dauka)
San Anton Eguna izan zen domekan, hilak 17, eta hori dela-eta, gaurkoa jai eguna izan da elgoibartar askorentzat, tartean herriko ikastetxeetako iklasleentzat. Taberna eta komertzio gehienak itxita eta kaleak hutsik izan dira gaur. Asteburuan, baina, jende gehiago ibili da San Anton jaien harira antolatutako ekintzetan. (argazkiak dauzka)
2015. urteko atletarik onenak saritu zituen Espainiako Atletismo Federazioak, joan den zapatuan, Espainiako Batzorde Olinpikoak Madrilen duen egoitzan egin zuten galan. Maite Maiorak bi sari eskuratu zituen mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketan lortutako zilarrezko eta brontzezko dominengatik.
Hotz-Elgoibar taldea sortu berri da gerretatik ihesi ari diren errefuxiatuei laguntzeko asmoz. “Ihesi dabiltzan errefuxiatuen krisiaren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu”, uste dute taldea eratu dutenek. “Honelako egoera baten aurrean gizatasunez jokatzeko beharra sentitzen dugu eta hainbat ekintza egiteko antolamenduetan murgilduta gabiltza”, gaineratu dute.
1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak Santa Ageda bezperan baserriz baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta usadio zaharrari huts egin zioten lehen urtea izan zen iazkoa. Elurra mara-mara egin zuen eta ez irtetea erabaki zuten. Ondo bidean, eguraldiak laguntzen badu, otsailaren 4an irtengo dira aurten.
Anna Nosowicz artista poloniarrak Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin garatu du Poloniako argiak proiektua eta emaitza Kalegoen plazako arkupeetan ikusi ahal izango da urtarrilaren 15etik 22ra bitartean. Barixaku iluntzean piztu zituzten argiak.
Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak datorren urtean ospatuko duen mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa antolatu zuen, eta gaur iluntzean jakinarazi dute irabazlea, Idoia Rodriguez eibartarrak aurkeztutako logotipoa, hain zuzen ere.
Duela lau urte egin zuten moduan, beste lau urterako hitzarmena adostu dute Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak, Mugertza krosa eta atletismo taldeak antolatzen dituen beste hainbat ekimen diruz laguntzeko.
San Anton jaietan askotariko ekintzak egongo dira herrian: erakusketak, kirola, umeentzako jarduerak, antzerkia, musika eta baita biak batuko dituenik ere (egitaraua dauka)
Gotzon Garate beka baliatu du Gotzon Barandiaranek elgoibarreraz.eus web-ataria egiteko eta gaur egin dute aurkezpena herritarren aurrean.
Eibar-Sahara elkarteak eta Elgoibarko Sahararen lagunek jakinarazi dute urtarrila bukaerara arte jasoko dituztela Mendebaldeko Saharar errefuxiatuei eramango dizkieten elikagai eta konpresak.
Peñafloridako Kondeak orain dela 250 urte idatzi zuen Mozkorra Parregarri, euskara hutsean idatzitako lehen opera. Bergarako askotariko musikarik eta artistek operaren moldaketa egin zuten eta iazko martxoaren 14an estreinatu zuten Bergaran. Barixaku honetan, Elgoibarren ikusteko aukera izango da.
04/08 sumarioaren auzian auzipetuta zeuden 35 euskal herritarrek, tartean Joseba Zinkunegi, akordioa lortu dute eta ez dira kartzelara joango.
Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak 1,2 milioi euro bideratu dituzte Elgoibarren trenbide-sarearen integrazioa hobetzeko. Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak orain arte eginiko lanak ikusteko bisita egin dute. Era berean, Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak hobetzeko lanak aurki hasiko dituztela jakinarazi dute. (bideoa dauka)
Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu zuen iaz, estreinakoz, Mintxeta atletismo taldeak. Aurten ere antolatu dute bigarrengoz, baina ez hori bakarrik, Mugertza krosaren estreinako marrazki lehiaketa ere antolatu baitute, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.
Uparitzaga kalean eraiki behar dituzten babes ofizialeko 16 etxebizitzen esleipen prozesua aurrera doa. Orain, izena emanda zeuden lagunetatik onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Etxebidek.
Eliztarrentzat urte seinalatua izango da 2016a Elgoibarren, bi data esanguratsu ospatzeko urte guztirako egitaraua prestatu baitu Elgoibarko parrokiak, Elgoibarko Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Batetik, Kalegoengo San Bartolome parrokian lehen meza eskaini zutela 300 urte beteko dira abenduaren 30ean. Bestetik, San Frantzisko komentu ohiaren fundazioaren 500. urteurrena izango da azaroaren 3an. (egitaraua dauka)
Ingalaterra erdian daudela-eta Ingalaterrako bizkarrezurra deitzen diete Penino mendiek osatzen duten mendilerroari. Pennine way izeneko bidea jarraituz, hegotik iparrera zeharkatzen ditu The Spin Race mendi lasterketak, munduko luzeenetarikoa (431 kilometro) eta gogorrenetarikoa. Joan den zapatuan hasi zen proban 100 lagunek hartu zuten irteera, tartean Edu Uribe elgoibartarrak. Ibilbideko ze puntutan dagoen jakiteko aukera eskaintzen du probako web guneak.
Infantil, kadete eta jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu dute Almerian (Espainia), urtarrilaren 3tik 8ra bitartean. Elgoibarko Sanlo kirol-taldeko zazpi jokalarik Euskadiko selekzio desberdinak ordezkatu dituzte txapelketa horretan. Horien artean, Maddi Goñi eta Nora Rodriguez jokalari elgoibartarrek brontzezko domina lortu dute infantil mailan.
Idien arteko desafioa jokatu behar dute gaur gauean Artazo eta Soarte elgoibartarrek Sigmako probalekuan. Dema horretan parte hartu behar duten idietako batek ihes egin du eta Elgoibarko kaleetan barrena aske ibili da gaur goizean. Behin bakarrik ez, birritan egin du ihes idiak.
Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak kontzertua eskainiko du gaur (urtarrilak 8) iluntzean Elgoibarko Herriko Antzokian, Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak antolatuta.