Duintasunak eta Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako manifestazioa egin dute gaur goizean herriko kaleetan.
1923ko azaroaren 17an jaio zen Petra Arana elgoibartarra zoriondu zuten udal ordezkariek joan den barikuan.
Bi autok aurrez aurre egin dute talka Elgoibarren, Santa Klara Kalean, 13:30ak inguruan.
1950ean hasi eta 1990era arteko Elgoibarko euskalgintza zelakoa izan zen ezagutzeko ekitaldia egingo dute abenduaren 1ean Herriko Antzokian.
Inoizko aurrekonturik altuena aurkeztu du 2024rako Elgoibarko Udal Gobernuak: 24.065.643 eurokoa, hain zuzen, 2023koa baino %24,87 handiagoa, alegia, 4.796.520 euro gehiago.
Morkaikok antolatuta, Karakateko Igoera jokatu dute gaur 100 lagunek. 11:00etako kanpaiak jotzeaz bat irten dira korrikalariak plazatik, eta bakoitzak nahi zuen bidea aukeratu du.
50 urte egin ditu Pedro Zapatak (1956, Jaen, Espainia) Elgoibarko Udal Musika Bandan, eta berez berezia izaten den Santa Zezilia Eguneko kontzertua, are bereziagoa izango da aurten berarentzat.
Debabarrena eskualdea suspertzeko ponentziaren txostena onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak, aho batez. Txostenean aztertu, landu eta sustatu behar diren hainbat puntu jaso dituzte, industriari, garraio publikoari, turismoari eta gizarte-kohesioari lotutakoak, besteak beste, eta zehaztutako neurri horiek bete ahal izateko zenbait proposamen ere zehaztu dituzte.
Suizidioari buruzko hitzaldia emango du astelehenean, hilaren 20an, Izaskun Andonegi Goikoetxea Bidegineko zuzendariak, Elgoibarren, Almaur elkarteak eskatuta. Kultur Etxean izango da, 18:30ean hasita, eta interesatuek izena eman behar dute 627 117 819 telefono zenbakira deituta.
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira, emakumeentzako autodefentsa tailerra antolatu dute Mendaron biharko.
Santa Zeziliaren omenez, kalera irtengo dira herriko musikariak asteburuan. Gaur, barikua, Bizi Poza txarangakoak ibiliko dira kalez kale giroa alaitzen, eta domeka eta astelehenean Ameikutz musika eskolakoek hartuko diete erreleboa.
Aste gastronomiko mikologikoaren bigarren aldia antolatu du Aizu! ostalarien elkarteak Udalaren laguntzaz. Atzo hasi zuten pintxopote mikologikoarekin, eta gaur izango du segida Erritmoaren Ibilbidearekin. Bihar rockak hartuko ditu kaleak.
Bihar jokatuko dute Karakateko Igoera, eta Morkaikok sari berri bat sortu du aurtengorako, erlojuari begira korrika egiten ez dutenentzako. Irabazlearen denbora bikoitza egiten duenak, pasatu gabe, saria izango du.
Haritz dantza taldearen 50. urteurreneko ekintzen barruan mintegi bat antolatu dute biharko. Mikel Sarriegi dantzari eta ikertzailearen eskutik, Elgoibarko dantza sistema aztertuko dute. 10:00etan izango da saioa, Kultur Etxean.
Basarten dagoen skate parkea 2018ko azaroaren 17an inauguratu zuten, eta bosgarren urteurrena ospatzeko jaia egingo dute gaur arratsaldean.
Demode Produkzioak taldeak Itsatsita antzrki musikala taularatuko du gaur Elgoibarko Herriko Antzokian. Ainhoa Aierbe, Maria Redondo eta Xanti Korkostegi izango dira aktore protagonistak, eta antzerkia kantuarekin uztartuko dute. 19:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Herriko Antzokiaren webgunean.
Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak online jokatzeko Egin Ttap! lehiaketa antolatu du. Azaroaren 24tik 30era iraungo du. Zazpi egunez, gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun beharko dira, taldeka.
Denboraldiaurreko egonaldia Elgoibarren hasi dute Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek eta atzo Sallobentera irteera egin zuten Lagun Taldeko txirrindulariak lagun hartuta. Herri osoari irekia zen ekintza, baina Lagun Taldeko txirrindulari gaztetxoek bakarrik parte hartu zuten.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Mujeres mayores y violencia de género izenburuko hitzaldia antolatu du Mendaroko Udalak azaroaren 24rako (barikua). Iratxe Herrero Zarate soziologo, gerontologo eta kriminologoak emango du, udalbatza aretoan, 19:00etan hasita.
Gaur aurkeztu ditu AEK-k 23. Korrikaren xehetasun batzuk, Donostian egin duten agerraldian. Zehaztu dute Irunen hasiko dela euskararen aldeko martxa, martxoaren 14an, eta Baionan bukatuko dela, martxoaren 24an. 'Harro herri' izango du leloa eta Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko dute.
Elgoibarko EH Bilduk herri batzarra deitu du gaur arratsalderako. Besteak beste, egungo egoera politikoaz eta Elgoibarko egoeraz hitz egingo dute, eta aurrera begirako erronkak landuko dituzte.
Santa Ana ermita konpontzeko eman beharreko pausoak adosteko eta gaian interesa izan dezaketenekin batzorde bat eratzeko asmoz bilerara deitu zuen atzorako Mendaroko Udalak, eta bete egin zen udalbatza aretoa.
Joan zen domekan Elgoibarren izan ziren Pollo Rosa antzerki konpainiakoak, Aita Agirre Kultur Kafean, eta zapatuan, Mendaron izango dira, lan berarekin: Emakume abeslariak.
Azaroaren 20an, Ume eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean, inauguratuko dute Bolatokiko parkeko Udal Ludoteka berria. 174 metro koadro ditu lokal berriak, eta hainbat gunetan bereiztuta dago. Inaugurazio ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta festa giroan egingo dute.
6.000 lagun inguru bildu dituen Remember Paradise jaialdian aritu zen zapatuan musika jartzen Mari DJ elgoibartarra, Barakaldoko BECen.
Gipuzkoako Pala Txapelketan lehiatzen ari dira Lagunak Pilota Eskolako Gorka Lizarralde eta Kepa Arrizabalaga, eta finalerako txartela eskuratzeko partida jokatuko dute barikuan, Elgoibar Ikastolako frontoian.
Olaia Irigoien elgoibartarrak Inesa Gaxen liburu ilustratuaren euskarazko bertsioa aurkeztu zuen zapatuan, Lilan. Itzulpengintza ikasi du Irigoienek Bartzelonan, eta ikasketa amaierako proiektu bezala hasi zen idazten. Adapta argitaletxearekin kaleratu du liburua.
Euskaltel gizonezkoen txirrindulari taldeari ongietorria egin zion atzo arratsaldean Elgoibarko Udalak, denboraldiaurreko egonaldia Elgoibarren egiten ari direla baliatuta. Ongietorrian izan ziren, baita ere, Lagun Taldea txirrindulari taldeko arduradunak eta txirrindulari gazteak.