Euskal kantagintzan historian barrena izan diren kontuak eta kantuak hainbeste izanik ez da erraza horien errepasoa egitea. Hori da, ordea, Mikel Markez abeslariak eguazten honetan (ekainak 22) Kultur Etxeko sotoan egingo duena.
Areto futboleko euskal selekzioak Kataluniakoaren aurka jokatu zuen domekan Martorellen, eta Concepto Egileko lau jokalarik jokatu zuten Euskadirekin, horietako bi taldeak egin dituen fitxaketa berriak.
Ekigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarrak, bigarren urtez, udari ongi-etorria egiteko. Suak, urak, naturak, jan-edanak, dantzak eta musikak jai-giroan bat egingo dute urteko egunik luzeena ospatzeko, martitzen honetan, hilaren 21ean, Sallobenten.
Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketa jokatu da gaur Fuente De-n (Europako Mendiak, Kantabria). Emakumezkoetan Maite Maiora mendaroarrak irabazi du proba. Gizonezkoetan Oriol Cardona izan da azkarrena, eta hirugarren egin du Iñigo Lariz elgoibartarrak.
Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Txapelketaren XIII. edizioa jokatu da gaur (ekainak 18) Bilboko Plaza Barrian. Guztira 30 gaztak hartu dute parte lehiaketan, eta Elgoibarko Mauxitxa baserriak aurkeztutako gaztak irabazi du lehen saria.
Jone eta Amaia Loiola lehengusinek jarraian lortzen duten hirugarren garaipena lortu zuten Elgoibarko Emakumezkoen V. Pala Txapelketan. Gizonezkoen estreinako pala txapelketa, berriz, Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Salgado debarrek osatutako bikoteak irabazi zuen.
Aiastia-San Migelen auzotarrek beraien eguna ospatuko dute zapatu honetan, ekainaren 18an. aurten Benantzio Otaegi apaizak jasoko du sanmigeldarren omena. Era berean, Urruzunon ere zapatuan ospatuko dituzte auzoko jaiak.
Igor Arriola Nicolas elgoibartarrak eskuratu du IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria, 14. IMH Sarietan. Alcorta Forging Group enpresako bezeroen harremanetarako kudeatzailea da. IMHren arabera, “Lanbide Heziketatik abiatu eta ibilbide profesional eredugarria egin duela aitortu nahi dugu, lan munduan egindako progresio txalogarriagatik”.
Elgoibar BH Institutuko Batxilergoko bost ikaslek lortu dituzte aurten ohorezko matrikulak.
Emakumeen binakako pala txapelketaren bosgarren edizioa eta gizonen pala txapelketako estreinako txapelketa jokatu dituzte apiriletik hona Kalegoen plazako frontoian. Atzo jokatu zituzten finalerdiak eta argitu da ze bikote sailkatu diren barixakuan jokatuko dituzten finaletarako.
Sanlo kirol taldeko bi jokalari deitu ditu Espainiako Eskubaloi selekzioak. June Loidik promesa mailako selekzioaren deia jaso du, beste behin ere. Sanloko Murgil taldean diharduen Julen Urruzolak, berriz, infantil mailako hautatzailearen deia jaso du.
Dantza modernoen erakustaldia eskainiko du Mendaroko Dantza Modernoen Taldeak barixaku honetan (ekainak 17), Goñati pilotalekuan. Gaurtik barixakura bitartean, berriz, Biraka Dantza Taldeak Elgoibarren eskainiko du dantza ikuskizuna.
Gaur arratsaldetik zapatu gauera bitartean egingo dute Elgoibarko zortzigarren pintxo lehiaketa, herriko 25 tabernatan.
Domekan jokatu zituzten Lagunak pilota txapelketako finalak Kalegoen plazako frontoian.
Elgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus proiektuaren baitan, “ostalaritza” sektorean lan egiteko behar diren euskarazko komunikazio gaitasunak lortzeko ikastaroa antolatu dute. Bi astetan zehar, egunean bi orduz aritu dira jatorri ezberdinetako hamabost lagun euskara ikasten. Izan dituzten bizipenak azaldu dizkigute honako bideoan.
Rock Gaua eskaintzeko indarrak batu dituzte Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko musikari talde batek. Kontzertu “berezia” izango dela aurreratu dute eta rock talde ezagunenetarikoen kantuak joko dituzte: Metallica, AC/DC, Scorpions, Deep Purple, Ken Zazpi eta Gatibu, besteak beste. Zapatu honetan, hilaren 18an, izango da.
Elgoibarko Udala emakume eta gizonen berdintasun plana diseinatzen ari da partaidetza prozesu baten bidez. Prozesu horren baitan, bihar, eguaztena, herritarren ekarpenak jasoko dituzte world kafe formatuan egindako bileratxoen bidez.
Debabarreneko BTT zentroa ixtea erabaki dute, denboraldi baterako, berrazterketa bati ekin eta produktuari bultzada berria emateko asmoz. Irekiera data oraindik zehazteke dago.
Etorkizuneko Kultur Etxearen proiektua Jovino Martinez Sierra arkitektuak egingo du. Erredakzioak urte amaierarako amaituta egon beharko du, datorren urtean obrei ekiteko. Proiektuaren erredakzioa hastearekin batera, partaidetza prozesu bat iragarri du Udalak Aita Agirre eraikinaren etorkizuna definitzeko.
Junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketa jokatuko da uztailaren 2tik 15era Moskun (Errusia). Espainiako selekzioak Polonian lortu zuen Mundiala jokatzeko sailkatzea, eta Nora Kortaberria elgoibartarrak Sagrario Santana hautatzailearen deia jaso du. Ekainaren 19an hasiko dira txapelketa prestatzen, Guadalajaran.
Elgoibarren amaitu zen aurreko domekan, ekainaren 5ean, Donostia 2016 baitako 2016 Bidea egitasmoko 11. etapa. Datorren domekan egingo dute 12. etapa eta Elgoibartik Azpeitiara joango dira oinez parte hartzaileak. Fedeaz eta frontoiez izena izango du etapa honek.
Hemendik aurrera BARRENeko banatzaileek karrotxo berdeak erabiliko dituzte barixakuetan astekaria irakurleen buzoietara eramaterakoan. BARRENen banaketa sistema hobetzeko neurrietako bat da.
Biraka Dantza Taldeak Biraka power! Gure indarra! dantza ikuskizuna eskainiko du jendaurrean. Gaur, ekainak 10, Mendaron izango da saioa, 22:00etan, Goñati pilotalekuan, doan. Elgoibarren, berriz, hiru jardunaldi egingo dituzte ekainaren 15, 16 eta 17an, 20:00etan Herriko Antzokian.
Barixaku honetako Oin Alai egitasmoan beste edozein egunetan baino jende gehiagok parte hartu du. Izan ere, Oin Alai festa berezia izan da goiz honetan Elgoibarko kaleetan. Herri Eskolako eta Ikastolako neska-mutilak animatzaile paregabez lagunduta joan dira ikastetxeetara: buruhandien eta Atxutxiamaikako monitoreen ondoan.
Gasteizko Legebiltzarrean izan zen Mari Carmen Seijas mendaroarra astelehenean, Aspanogi elkartearen izenean. Donostiako Unibertsitate Ospitalean, onkologia pediatrikoko arloan dauka umea leuzemiaz gaixorik. Profesionalen tratua bikaina dela nabarmendu zuen, baina ospitalean leku falta dagoela kexatu zen.
Donostia 2016ren baita irakurketa sustatzeko eta literaturaren inguruko eragileak elkartzeko hainbat egitasmo egin dituzte, horietako bat da (E)zinezko elkarrizketak. Pitxintxun herriko lau idazlerekin egin zuten elkarretaratze berezia: Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Jasone Osoro, Unai Villenaren galderei erantzunez. Antolatzaileek bideoan jaso zuten osorik mahai ingurua. (bideoa dauka)
Elgoibarko Udalak Morga SL enpresari esleitu dio Sigmako josteko makinaren ondoan egingo den pasabide berria, oinezkoak errepide gainetik pasatzeko. Dagoeneko hasi dituzte pasabide zaharra bota eta berria jartzeko lanak. Datorren astetik aurrera lekuz aldatuko dute pasabide azoian dagoen autobus geltokia.
Ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa izan zen Guass dantzalekua egon zen orubean egin zutena, Deba kalean. 50 bat ibilgailuentzako lekua du eta horietatik 27 plaza enkantera atera ditu, beste behin ere, Elgoibarko Udalak.