Bilboko Alopargo Teatroak "Horacios y Curiacios" antzezlana eskainiko du barixakuan (abenduak 16) Elgoibarko Herriko Antzokian. Aitor Gisasola elgoibartarra da obrako antzezleetako bat.
2017ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan 50 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 270 argazki aurkeztu dituzte. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia eta hurrengo lehiaketarako gaia zein izango den ere jakinarazi zuten.
2017ko Korrikaren abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu AEK-k. Uxue Alberdi elgoibartarrak idatzi ditu Zirkorrika abestiko hitzak.
Elgoibarko 26. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa aurkeztu berri dute eta arratsaldean jokatuko da lehen jardunaldia udaletxeko pleno aretoan. Abenduaren 20ra bitartean jokatuko dituzte partidak hamar xakelarik, tartean Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak.
Emaitza ezin hobeak lortu dituzte Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan. Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeetan jokatu ziren probetan bertako ikasleak izan ziren jaun eta jabe.
Jaiotzen 30. Lehiaketa egin zuten domekan eta Elena eta Maria Amarok aurkeztutako jaiotzak jaso zuen lehen saria.
Elgoibarko Gure Esku Dago taldeak jakinarazi duenez, Euskal Herriko etorkizun politikoari buruzko herri galdeketa egin nahi dute 2017an, eta zapatu honetan aurkeztuko dute galdeketarako adostu duten galdera zehatza. Galdeketa egin ahal izateko, baina, 1.500 sinadura lortu behar dituzte Elgoibarren.
Eguberrietako Haur Krosa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Elkateak (MTE) zapaturako, hilaren 17rako.
Elgoibarko Gaztelekuak grafiti tailerra eskaini zuen joan den zapatuan. Sprayak hartu eta Basarte eta San Roke artean dagoen autopistako zubiko zutabeetako batean margotu zuten euskararen aldeko mezua duen grafitia.
Urte osoan egin diren eskalada eta alpinismo jarduera garrantzitsuenak saritzen dituzte FEDME Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioaren sarietan. Europa kanpoko alpinismoa atalean, Incognita Patagonia espedizioaren barruan eginiko eskalada jarduerak saritu dituzte. Hain zuzen, espedizioan jasotako irudiekin Eñaut Izagirrek osatu duten filma abenduaren 17an estreinatuko dute Bilbao Mendi Film Festibal entzutetsuan.
Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak jakinarazi duenez, elikagai bankuarentzat 12.524 kilo elikagai batu zituzten azaroaren 25ean eta 26an Elgoibarren egin zuten janari bilketan. Sanlo eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin zuten deialdiarekin eta 450 kilo eta 200 kilo elikagai batu zituzten, hurrenez hurren.
Mikel Diez La Salle errenteriarrak eta Krystof Kwiatkowski poloniarrak aurkeztutako eOntzia proiektuak irabazi du TKgune Fabrikazioa Gazteentzako Enpresa Industrialen hirugarren Ideia Lehiaketa. Hondakinak kudeatzeko sistema inteligente bat proposatzen dute. Gaur goizean egin dute sari banaketa ekitaldia IMHn.
Gaur arratsaldean, 17:30ean, piztuko dituzte Eguberrietako argiak Elgoibarko kaleetan, eta Errege Egunera arte egongo dira piztuta, 17:30etik 23:00etara.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Tipi Tapa, Korrika!” ikuskizuna eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, urtarrilaren 2an. Abenduaren 15ean eta 16an eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Aurten ere punta puntako bertso jaialdia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin lankidetzan, Eguberrietarako. Abenduaren 28an izango da, Herriko Antzokian, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 12tik 23ra izango da.
Danobat enpresak, beste urte batez, Euskararen Nazioarteko egunarekin bat egin du eta hori erakusteko langileen arteko argazki bat atera du. Aldi berean, Hakobaosatzen duten erakundeek Euskararen Nazioarteko Egunerako elkarrekin adostu duten adierazpen instituzionalarekin bat egin du, era horretan euskararen sustapenarekin duen atxikimendua sendotuz.
2-dean besteen azalean izena dauka Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldeak gauzatu nahi duen azken egitasmoak. Hainbat ekintzaz osatutako egitasmoa izango dela aurreratu dute.
Kontzezio azoka eguna ospatu zuten Mendaron zapatuan. Eguraldi ona lagun, jende ugari batu zen goizean goizetik azoka ikusi eta egun osorako antolatu zituzten ekintzez gozatzera. Hona hemen, zapatuak eman zuena, argazkitan.
Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak antolatutako Jalgi hadi plazara! ekimenak lortu du, aurtengoan ere, herriko kale eta plazak euskaltzalez betetzea. Ehunka elgoibartar euskararen katera lotu ziren lehenik, Kalegoen plaza eta Maalako parkea batu zituen giza katean. Plazera plazera jaialdian, berriz, 15 elkarte-erakundeetako makina bat lagunek era guztietako ikuskizunak eskaini zituzten Maalan.
Euskararen Kalitate Ziurtagiriak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du. Ziurtagiriak hiru maila ditu eta Elgoibarko Udalak goi mailakoa lortu du, Urrezko Bikain Ziurtagiria, alegia. Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da Bikain.
Gaur arratsaldetik aurrera erabiltzeko moduan izango da Ziziliongo pasabide berria, eta aparkalekuraino doan igogailua ere gau osoan egongo da martxan. Era berean, Trenbide kalea berrurbanizatzeko lanak ere gaur amaitu dituzte.
Euskararen aldeko oihuekin eta musikarekin girotu dituzte Elgoibarko kaleak Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek gaur goizean. Arratsaldean Jalgi hadi plazara! jaialdiak hartuko ditu herriko kaleak eta plazak.
Kamisetan jarri eta gogoan izateko moduko esaldiarekin irabazi du Asier Garaialdek Euskararen egunaren harira antolatutako esaldi lehiaketa, ‘Ez izan beldur, izan hiztun’ lelorekin.
Espainiako Estatuak heroina armatzat erabili ez zuela zioen artikulu batek sortutako eztabaida digitalean parte hartzen ari zen Justo Arriola (Elgoibar, 1966), gai horri buruzko liburu bat idazteko beharra sentitu zuenean. Berak kontrakoa defendatzen zuen: Euskal Herrian heroina zabaltzeko interes politikoa egon zela 80ko hamarkadan.
Nolakoa izango litzateke egungo Venezuela Simon Bolivarrek bere arbasoen hizkuntza zen euskara ikasi izan balu? Horixe da Gure historiak soinu ezberdina izango luke film laburrak irudikatzen duena. Venezuelako hiriburu Caracaseko Catia TVe telebista komunitarioak egindako lan honek Euskaraz Bizi Nahi Dut film labur lehiaketaren 2015eko edizioan hartu zuen parte.
Asteburu honetan Euskararen Eguna ospatuko da, hori dela eta, Elgoibarko Udaleko Kultura sailak Igelak filma aukeratu du asteburu honetako zine emanaldirako. Horrez gainera, domekan emango duten Zikoinak filma ere euskaraz eskainiko dute.
Angel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldia antolatu du herritar talde batek domekarako, hilaren 4rako. 12:30erako plazara inguratzeko eskatu dute ekimenaren sustatzaileek.
Incognita Patagonia espedizioari buruzko saioarekin agurtuko da aurtengo Udazkeneko mendi emanaldi zikloa. Eñaut Izagirre geografo elgoibartarrak, Ibai Rico eta Evan Milesekin batera, Txileko Patagonian barrena, esploratu gabeko lur eremuetan egin zuten espedizioko nondik norakoak azalduko ditu eguen honetan, Elgoibarko Kultur Etxean.