Makina-Erremintaren Biurtekoak (BIEMH) “sektoreak bizi duen une gozoa uzten du agerian”, esan du Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok.
Biraka dantza elkarteak ikasturte bukaerako jaialdiak eskainiko ditu Debabarreneko hainbat herritan, tartean Elgoibarren eta Mendaron. Filme ezagunetako musikarekin osatu dute aurtengo ikuskizuna: Biraka Zinema.
Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuaren ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo Elgoibarko Herriko Antzokian. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleak taldeka aritu ziren kantuan.
Aurresku eta Soinu Zahar txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute gaur (ekainak 1), Kalegoen plazan.
Mausitxa baserriko gaztak Erroma sarian hartu du parte, eta hirugarren saria eskuratu du kanpoan libre ibiltzen diren animalien esnearekin egindako gaztetan,
Antzerkian gertuko izan zituenek eta lagunek Txotxe gogoan erakusketa ipiniko dute Jose Martin Urrutia Txotxeren omenez, ekainaren 7tik 16ra bitartean Kultur Etxeko erakusketa gelan. Debako Antzerki Astean ere izan dute gogoan Txotxe.
Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala ikusteko aukera izango da barixaku honetan Elgoibarko Herriko Antzokian.
Morkaiko mendi taldeak antolatuta, Debabarreneko laugarren orientazio raida jokatuko dute Elgoibarren zapatuan, ekainaren 2an. Aurten Idotorbe auzoan izango da probaren irteera eta parte hartzaileei egiten dieten harrera.
Estatuan administrazio publiko batek martxan jartzen duen lehen politika publikoen laborategia martxan da: Etorkizuna Eraikiz Gunea. Hub-a Gipuzkoako Foru Aldundiko beheko solairuan dago, 200 metro karratuko lokalean, herritarrentzako irekita.
Euskaraz jakin eta ulertzen dugunon artean euskaraz egiteko eta hizkuntz ohituretan eragiteko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra artean Euskal Herriko 300 herritan egingo den ariketa da Euskaraldia, eta Elgoibarren eguaztenean auzkeztu zuten.
Elgoibartik eta Mendarotik ere pasatuko da Gurte Esku Dagoren giza katea eta Elgoibarko eta Mendaroko EAJk parte hartzera deitu diete alderdikide, jarraitzaile eta herritarrei. Era berean, Elgoibarko EAJk Ane Beitia aukeratu du datorren urteko Udal hauteskundeetan alkategai izateko.
Haundik 4-1 irabazi zion Andoaingo Euskalduna taldeari, aurreko zapatuan Mintxetan jokatu zuten igoera kanporaketako itzulerako partidan.
Leruntxikin eraikitzen diharduten industrialdeko lanek eragina izango dute asteburuan N-634 errepidean.
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak hamar bat aztarna-fosil edo iknofosil ditu identifikatuta flyscheko labarretan, konkretuki, Deba-Zumaia arteko itsasertzeko Biotopo Babestuan. Ale hauetako baten erreplika aurkeztu dute orain.
Elgoibarko Udalak antolatutako I. Idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte. 142 lan aurkeztu dira eta horietako 28 saritu ditu epaimahaiak.
Mendaroko Egile Corporation XXI enpresako fundatzaile eta presidente Eduardo Junkera Perez izendatu dute Gipuzkoako patronaleko presidente.
Hamabi talde aritu ziren lehian Olaizaga kiroldegian taldekako Elgoibarko Xake Partida Azkarren Txapelketan, eta iaz moduan, Abadiñoko laukotea gailendu zen.
Zegamara begira izan dira asteburuan kirolzale asko. Barixakuan, Zegamako kilometro bertikala jokatu zen, Skyrruner National Serieserako proba puntuagarria, eta atzo, Zegama-Aizkorri mendi maratoi entzutetsua, munduko txapelketako proba. Batean zein bestean lehiatu dira gure ordezkariak, eta tartean ezusteko mingotsik ere izan dugu: Maite Maiorak lasterketa laga behar izan zuelako atzo.
Elgoibarko Baserrietako Sagardo Dastaketa egin zuten Trinitateetako Azoka Bereziaren barruan. Hamargarren edizioa izan da aurtengoa eta Elgoibarren eginiko sagardoaren maila urtetik urtera asko ari dela handitzen azaldu dute antolatzaileek.
Sanlo eskubaloi taldeko June Loidi elgoibartarra jubenil mailako Espainiako selekzioaren deialdian sartu du Alfredo Rodriguez hautatzaileak. Abuztuaren 7tik 19ra bitartean jokatuko dute Munduko Txapelketa Poloniako Kielce hirian.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo duten Euskaraldia ariketa soziala zer den azaltzeko batzarra antolatu dute eguaztenerako (maiatzak 30).
Joan den barixakuko Azaletik BARRENera! ekitaldiaren ostean, BARREN aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi berria antolatu dugu gaurko. Zer eman dio BARRENek herriari? galderari erantzungo diote herriko hiru lagunek.
Trinitate Eguna ospatzen dihardute gaur Mendaron. Elgoibarren bete-betea izan da trinitateetako asteburua. Hona hemen Trinitate jaietako argazki bilduma.
Gipuzkoako Hiru Txirlo bola-joko txapelketako bederatzigarren jardunaldia, azkena, jokatu zuten zapatuan Azkoitiko Floreagako bolatokian. Santos Muñozek irabazi zuen tiraldia eta sailkapen nagusian Gorka Etxaniz azkoitiarrak lortu du garaipena. Etxanizek azken jardunaldira lider ailegatu zen Unai Loiola elgoibartarrak baino txirlo bat gehiago bota du.
Ahozko komunikazioa bertsoaren bidez landu dute ikasturtean zehar Elgoibarko 261 ikaslek, Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuaren barruan. Kurtso bukaerako bertso-jaialdia eskainiko dute eguen honetan, Elgoibarko Herriko Antzokian.
Beste 25 urte betetzeko bultzada jaso du BARRENek. Mila esker guztioi!
Sanloko Deca taldeak Orioko Eskubaloi Lagunak taldeari irabazi zion Gipuzkoako Kopako finala.
Nepalgo Himalaian dagoen Drangnag (6.801 metro) mendira espedizioa egingo dute Alberto Fernandez elgoibartarrak eta Mikel Zabaltza iruindarrak, urritik azarora bitartean. Bi mendizaleen egitasmoak irabazi du Joxe Takolo beka.