Kalejira batekin amaituko dute Elgoibarko EH Bildukoek hauteskunde kanpaina barikuan, maiatzaren 26an.
Gazteei zuzendu zaie Maialen Gurrutxaga eta EAJtik eurentzako dituzten proposamenez gain botoa ematera joateak duen garrantzia gogorarazi die.
Gasteizko Olaranbe futbol zelaian jokatu zuten asteburuan Probintziarteko Txapelketa prestigiotsua, eta infantiletan Reala gailendu zen. Markel Kapanaga Alvarez elgoibartarrak eta Iker Barrenetxea-Arando mendaroarrak talde txuri-urdinarekin jokatu zuten txapelketa hori.
Elgoibarrera itzuliko da Debabarreneko Orientazio Raidaren zazpigarren ekitaldia, azken bi urteetan Deban egin ostean. Ekainaren 17an egingo dute ea dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Hileko azken zapatua da maiatzaren 27a, eta ohi legez, nekazaritza eta abeltzantza feria egingo dute Elgoibarren.
Inazio Bereziartua musika eskolak antolatuta, Pintxoconcert saioa egingo dute bihar, maiatzaren 25ean.
Sanloko jubenil emakumezkoen CIMDE taldea da denboraldi honetako Gipuzkoako Kopako Txapelduna. Sanloko beste lau taldek dituzte Kopa txapelketa irabazteko aukerak.
Gipuzkoako 52. hiru txirlo bola joko txapelketa aurrera doa eta txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten, zapatuan, Elgetako bolatokian.
Aurreko urtean bezala, Udal gaztelekuak, Udal ludotekak eta Atxutxiamaikak Jolasaren Astea egingo dute urrian.
Sinuösek antolatuta, Rüdiger taldearen kontzertua izango dugu Elgoibarren barikuan, Kultur Etxeko Sotoan. Felix Buff musikariak Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste hainbat taldetan egin du lan bateria-jotzaile bezala, eta bakarka hasi duen proiektua da Rüdiger.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluan partekatu den foru agindu baten bidez, Pilar ikastetxea egon zen orubean eraikiko duten gizarte-zerbitzuen zentroaren eraikuntza eta kudeaketa esleitu du.
Amateurren Gipuzkoako gimnastika erritmiko txapelketa jokatu zuten Azpeitian, joan den zapatuan.
Taupada antzerki taldeak Bizitzaren maskaradak antzezlana aurkeztuko du barikuan, maiatzaren 26an, Elgoibarko Herriko Antzokian.
Emakumezkoen Gorengo Mailako Igoera Faseko finala jokatu zuten, zapatuan, C.D. Elgoibarrek eta C.D. Hernanik, Orion.
BTT edo lur orotako bizikleta zaleentzako ekimena antolatu du Morkaiko mendi taldeak ekainaren 10erako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera.
Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi jarriko ditu Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko zenbait herritan. Zazpi jarriko dtuzte Elgoibarren eta bi Mendaron.
Festetarako kamiseta sortzeko saioarekin hasiko da bihar, hilak 23, Elgoibarko Udal Ludotekak antolatzen duen Aste Nagusiaren 13. edizioa. Ludotekan eta Kalegoen plazan egingo dituzte ekintzak.
Elgoibarko alkategaien arteko mahai-ingurua antolatu dute biharko, maiatzak 23. Musika Eskolan izango da, eta Garazi Ayesta kazetariak dinamizatuko du mahai-ingurua.
Herriko auzoen kohesioaren eta mugikortasun iraunkorraren alde egin asmo dituzten lanen errepasoa egin du Elgoibarko EAJ-PNVk.
Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin.
Lau bideotan jaso ditugu herritarrek, BARREN bidez, Elgoibarren aurkeztu diren bost alkategaietako lauri eginiko galderak eta haiek emandako erantzunak. (bideoak dauzka)
Irailean Chamonixen jokatuko duten Mont Blanceko Ultra Trailerako txartela eskuratu zuen zapatuan Maite Maiora mendaroarrak, Alsazian.
Debabarreneko lau gaztandegitako gazta eta bi baserritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute gaur goizean Mendaroko plazara bildu direnek. Hotz hasi da goiza, jende gutxirekin, baina eguerdirako itxura polita hartu du azokak, eguraldi ona lagun.
Euskadiko txapelduna da Eneko Ortega Larrañaga txirrindulari elgoibartarra. Beste lau txirrindularirekin batera jokatu duen esprinean nagusitu da gaur, domeka, Ortega, Amurrioko Sari Nagusian.
Elgoibarko ikasleek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuen topagune eta erakusleiho izan da gaur, bigarren urtez jarraian, Lekueder parkea.
Urtero moduan, aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek Dantzari bakarlarien emanaldia egin zuten, bariku arratsaldean, jendaurrean.
Elgoibarren egin zuten, 2021eko urrian, Kukulaisi euskaltzaleen topagunea eratzeko ekitaldia, eta elgoibartar bat izango da orain euskarazko aisialdia artikulatu eta garatzeko sortu zuten federazioko lehendakaria.
Eskola Agenda 21eko ikasturte honetako Osoko Bilkura Txikia egin zuten Elgoibarko ikasleek, joan den eguenean, udaletxean.