Mendaroko udalbatzaren osoko bilkurak onartu du 2020rako aurrekontua, EAJren aldeko botoekin. EHBilduko zinegotziak eta PSE-EEkoa abstenitu egin dira bozketan. Guztira 2.700.000 euroko aurrekontua izango du Udalak.
Denda txikiek herrian duten garrantziaz ohartarazteko kanpaina jarriko du martxan Txankakuak asteburu honetan, Black Friday egunaren harira. Merkatariek erakutsi nahi dute zer gertatuko litzatekeen dendak itxiz gero.
Sanlo eskubaloi taldeak kudeatuko du txosna hileko azken zapatuko ferian, eta umeentzako talo tailerra egingo dute.
Elgoibarko Udaleko osoko bilkurak 2020rako aurrekontua onartu zuen atzo, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. 2020an 18,79 milioi euroko aurrekontua izango du, iazkoa baino %3 handiagoa, hain zuzen ere. EH Bildu abstenitu egin zen bozketan, eta Elkarrekin Podemosek kontra bozkatu zuen.
80 urtetik gorako herritarrek bazkaria egin zuten atzo, Jubilatuen Biltokian, eta ekimen horren barruan, aurten urrezko ezteiak bete dituzten sei bikote omendu zituzten. Era berean, 101 urte dituen Felisa Etxabe ere omendu zuten.
Elikagaien Bankurako bilketa egin zuten aurreko barikuan eta zapatuan Elgoibarko lau dendetan, eta 7.860 kilo janari eta bonotan 6.575 euro batu zituzten.
Guass-eko aparkalekuan Txarriduna hotelak bere bezeroentzako gordeta zituen 25 bat aparkaleku libre geratu dira, beraz, edozein herritarrek aparkatzeko moduan daude.
Nora Astigarraga Bergua elgoibartarrak Gaztea Dantzan lehiaketara aurkeztutako bideoklipa da epaimahaiak aukeratutako 38 finalistetako bat. Herritarren botoekin erabakiko dute lan irabazlea.
Gutxigatik izan bada ere Gipuzkoako txapelik gabe geratu dira Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde.
2020ko udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta, norbanakoekin batera, elkarte eta entitateek ere era aktiboan hartuko dutela parte izango daberrikuntzarik nagusiena. Bigarren edizio horren nondik norakoak aurkeztuko dituzte abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, musika eskolako auditoriumean.
EH Bilduk eguen honetan, azaroaren 28an, aurkeztuko du Plazara egitasmoa, auzolanean udalerriari zuzendutako kultur eskaintza integrala lantzen hasteko helburuarekin.
Aurreko edizioetan bezala, Donostiako maratoiaren barruan jokatuko da aurten ere Gipuzkoako Maratoi Txapelketa, eta duela bi urte moduan, hirugarren postua eskuratu zuen Jokin Muñoz mendaroarrak, oraingoan baina, bere marka pertsonala onduz.
Emakumeen kontrako indarkeriaz ari garela, sarri, izebergaren punta baino ez dela erakusten ohartarazi nahi izan zuten atzo Mendaron egin zuten ekintzarekin, eta oharkabeagoan gelditu ohi diren adierak azalera ekarri.
Indarkeria matxistak hildakoak zenbatzeko Kalebarren plazan jarritako markagailuaren azpian, indarkeria matxistak hildako emakume guztiak oroitzeko ekintza sinbolikoa egin dute, eta kandelak erabilita 52 zenbakia irudikatu behar izan dute herritarrek.