Errezabal egoitzaren obra eta kudeaketa 2022ko bigarren seihilekoan lizitatuko dute, 21 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin, eta obrak 2023an hastea aurreikusi dute.
EH Bilduk apirileko osoko bilkuran egindako eskaerari erantzunez, Mendaroko Udalak gela bat egokitu du udaletxeko hirugarren solairuan 14 urtez gorakoek ikasteko lekua izan dezaten.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia marka guztiak hautsiz itzuli zen domekan. Lasterketaren historiako markarik onenak egin zituzten irabazleek, Kilian Jornet kataluniarrak eta Nienke Brinkman herbeheretarrak. Publiko aldetik ere, inoizko ediziorik jendetsuena izan dela azaldu dute antolatzaileek.
Kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko horma-irudia sortu dute Berdintasun Sailak eta Herri Eskolak lankidetzan.
Gimnasia erritmikoaren Euskadiko Amateur txapelketa jokatu zuten domekan, Durangoko Landako Gunean, eta bi domina eskuratu zituen Uxue Etxeberria gimnasta elgoibartarrak, urrezkoa bata eta brontzezkoa bestea.
Gemma Monrealek bere ikasleen lanak jarri ditu ikusgai Aita Agirreko kultur kafean, eta gaurtik hilaren 15era arte egongo dira ikusgai.
Herriko kaleak musikariz eta erraldoiz bete zituen zapatuan Elgoibarren egin duten estreinako Erraldoien Topaketak, eta egunak emandako hainbat irudi argazkietan eta bideoan jaso ditu BARRENek.
Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketako finala jokatuko dute zapatuan Azkoitiko Floreaga auzoan, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan iritsiko da San Migel taldeko Angel Ibarluzea.
Domekan jokatuko du Haundik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Errege Koparako sailkapen fasea, Arabako Iruña Oka herrian, eta taldea animatzera joan nahi dutenentzako autobusa antolatu du C.D. Elgoibarrek.
Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako diputatua (Errenteria, 1975) ekarriko du EAJk eguen honetan, ekainaren 2an, Elgoibarrera.
Ikasturtea amaierara ailegatzen ari da, eta ohi duten moduan jendaurreko emanaldiak antolatu ditu Mendaroko Ameikutz Musika Eskolak. Trikitixa eta pandero ikasleena izango da aurrenekoa, ekainaren 1ean.
Elgoibarko Udalbatzak Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako irakaskuntza zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzari haserako onarpena eman dio, eta, ondorioz eskola kudeatzeko modua aldatu egingo da. Udalaren Kultura Sailari atxikitutako zerbitzua izango da aurrerantzean.
Denboraldian egindako lanaren fruitua jasotzeko sasoian gaude, eta Sanloko taldeen garaikurren uzta oparoa izaten ari da. Bi titulu eta bigarren postu bat eskuratu dituzte joan den asteburuan.
Erregional mailako talderik onena izan da denboraldi honetan C.D. Elgoibarko gizonen bigarren taldea, Segura Goierri taldeari Gipuzkoako Kopako finala irabazi eta gero.
Igerian ibiltzeko leku handiagoa izan dute aurtengoan Igeriketa Egunean parte hartu zuten dozenaka lagunek.
San Lazaro egoitzako egoiliarra den Manuela Zorrilla Lapeñak 100 urte bete zituen joan den zapatuan, maiatzaren 28an.
Etxean energia aurrezko dauden moduak aztertuko dituzte ekainaren 1ean, eguaztenean, Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko erabilera askotariko gelan.
Hileko azken asteleheneetan aurrez aurreko arreta zerbitzua ematen dute Udalak Lilan ematen duen aholkularitza zerbitzuan.
Urtero legez, Kirol Eguna antolatu zuen Arno Guraso Elkarteak zapaturako, eta HH2tik LH6ra arteko ehun ume inguruk parte hartu zuten goiz osoan zehar egin zituzten jolasetan, eta argazkietan eta bideoan jaso ditu BARRENek.
Jendetza batu zuen kaleetan Elgoibarren egin duten estreinako Erraldoien Topaketak.
Eguraldi eguzkitsua lagun, festa giro handia egon da goizean Elgoibarko kaleetan.
Aurreskua ikasten edo txapelketetan diharduten Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako dantzariek dantzari bakarlarien erakustaldia egin zuten plazan, barikuan, eta amaierarako gordeta zuten euren maisu Jon Lizarralde omentzeko ekitaldia.
Bi urtean ospatu gabe egon eta gero, bueltan dira Trinitate jaiak ere. Ohiko jaien esentziari eutsiko diotela azaldu dute Udaletik, eta prestatu duten egitarauaren berri ere eman dute.
Eguaztenean aurkeztu zituen Soziolingustika Klusterrak 2021ean Euskal Herrian egin zuen hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak. Euskararen kale erabileraren datu orokorrak ez du gorabeherarik izan azken bost urteetan (%12,6), baina eremu geografiko, adin-talde eta sexuen araberako ondorio adierazgarriak utzi ditu ikerketak. Hona hainbat.
Udazkenean egingo dute Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Maila pertsonalean nahiz kolektiboan parte hartu ahal izango da, baina ariguneak indartzea izango da aurtengo erronka [maiatzaren 18tik zabalik dute izena emateko epea]. Eta hirugarren Euskaraldiaz eta orain arteko biek eman dutenaz eta eman ez dutenaz jardun zen joan zen astean Elgoibarren Kike Amonarriz soziolinguista, Elgoibarko Euskaraldia Taldeak eskatuta. Amonarrizek garbi laga zuen Euskaraldia ez dela euskarak dituen gaitz guztientzako soluzioa, baina hizkuntza-ohituretan aldaketak eta hobekuntzak ekarri dituela, parte hartu dutenen gehiengoak euskara gehiago egiten duelako gaur, lehen baino.
Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, 1963ko) EAJko politikaria da. Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta baita EUDELeko presidentea ere. Espainiako Senataria izan zen 2016tik 2019ra bitartean, eta 2020ko irailetik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua da. Joan zen astean Hezkuntza Lege berriari buruzko hitzaldia eman zuen Elgoibarren.
Mauxitxak, dultzaineroek eta Elgoibarko, Bilboko, Txantreako eta Bergarako erraldoiek (guztira 25-30 bat erraldoi) bat egingo dute zapatuan Elgoibarko kaleetan. Egun osorako egitaraua izango du erraldoien topaketak.
Debabarreneko Mankomunitatearen lehen ibilgailu elektrikoa Citroen Jumpy-E bat da, eta ibilgailuak eta makinak konpontzeko erabiliko dute.