Garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzua izango dute udan Idotorbeko zenbait gunek.
Txankakuak atzo egin zuen 'Elgoibarren erosteak saria du' kanpainako sari banaketa ekitaldia, bistan denez asko izan baitira sarituak.
Orain dela bi aste hasi zituzten altzolako etxebizitzetan zuntz optikoa jartzeko lanak, eta Udaletik jakinarazi dutenez, ekainaren 5erako amaituko dituzte lanok. Altzolako etxebizitza guztietara iritsiko da.
Liburutegiak ematen duen zerbitzuari buruzko asebetetze maila zein den jakiteko galdetegi bat prestatu du Elgoibarko Udalak.
Naizen Adingabe Transexualen Familien elkartearekin lankidetzan 'Mi pequeño gran samurai' dokumentalaren emanaldia antolatu du Mendaroko Udaleko Berdintasun Sailak ekainaren 4rako.
Uholdeek zapuztu zuten Herri Urrats festak lagatako diru galeretatik errekuperatzeko laguntza eskatu zuen Seaskak.
Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleak hainbat kontzertu eta emanaldi egiten ari dira ikasturtea amaitzeko. Besteak beste, dantzari bakarlarien erakustaldia eta Pintxoconcert saioa egin zituzten aurreko asteetan, eta bariku honetan ere kalera irtengo dira musikariak eta dantzariak.
Azpilgoeta auzoko Intzarbakutzako aldapa berritzeko lanak esleitu ditu Mendaroko Udalak, eta ekainean hasiko dituztela aurreratu dute.
Gurpildun aulkira egokitutako errugbia ezagutzera emateko ekitaldia antolatu dute ekainaren 3rako Elgoibarren. Lagunarteko partida jokatuko dute Gasteizko Basatiak Zuzenak eta Adapta taldeek, Olaizaga kiroldegian.
Mendaroko tren geltokian errailen neurrira zegoen pasabidea kendu eta hau ordezkatzeko alde banatan igogailuak ipini dituzte baita bien artean oinezkoentzako trenbide gaineko pasabidea eraiki ere.
Euskadiko txapelketarako puntuagarria den Elgoibarko Enduro Txapelketa jokatuko dute domekan, ekainaren 4an, Urruzuno bailaran. Albitzuri industriagunean egongo da erlojuaren aurkako proba egiteko zirkuitua.
Club Deportivo Elgoibarreko bi jokalari gaztetxo fitxatu dituzte Realak eta Athleticek.
Dantza modernoko ikasleek 'Mendaro dantzan' ikasturte amaierako jaialdia egingo dute barikuan, ekainaren 2an.
Urbizi urpekarien Elgoibarko elkarteak eta Udalak hasiberrientzako urpekaritza bataioa antolatu dute zapaturako, ekainaren 3rako.
Antolatzaileek prest dute aurtengo 'Euskara ala ezkara' jardunaldiko egitaraua. Euskal literatura hobeto ezagutzeko jardunaldia antolatu dutela aurreratu dute.
Irabazitako garaikurrak gordetzeko bitrina edo beira-arasa handitzeko beharra izango du aurki Sanlok. Gipuzkoako Kopa txapelketa bat baino gehiago irabazteko aukerak zituzten Sanloko taldeek, eta zituzten hiru aukeretatik bi baliatu dituzte joan den asteburuan.
Elgoibarren elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideak, jai baten bueltan. Zortzigarren edizioa izango da Elgoibarren egingo dutena, ekainaren 11n. Antolatzaileek aurreratu dutenez, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo da.
Txankakuak 5.000 euro banatzeko zozketa egin du 'Elgoibarren erosteak saria du' kanpainaren barruan, eta 21 lagun izan dira saritutakoak.
Jardunaldi bakarra falta da Gipuzkoako 52. hiru txirlo bola joko txapelketa bukatzeko eta bolari sanmigeldarrak sailkapen nagusiko lehen postuetan ailegatuko dira etxean jokatuko duten tiraldira.
Bi astean aurreratu du Mendaroko Udalak Maite Maiora kirolguneko ur parkearen irekiera. Ostiral honetan, ekainaren 2an, jarriko dute abian kirolguneko ur-parkea.
Elgoibarko Arriaga industriagunean dagoen Ideko zentro teknologikoak 2022ko kontuak onartu berri ditu batzar orokorrean, eta adierazi dute "sendotu" egin dutela ikerketaren eta fabrikazio aurreratuaren arloko abangoardia zientifiko-teknologikoan duen posizioa.
Joan den zapatuan egin zuten hileko azken zapatuko feriaren barruan, herriko baserrietako produktuez osatutako otarre bat zozkatu zuen Atabal elkarteak.
Morkaiko mendi taldeak eta Eibarko Klub Deportibok bi eguneko mendi irteera antolatu dute Pirinioetara, ekainaren 17 eta 18rako.
Debegesa eskualdeko garapen agentziatik jakitera eman dutenez, kultura -eta sormen- sarea sustatzeko helburuarekin, Debabarreneko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorea dinamizatzeko Ekintza Plan berria idazten dihardute.
Domekan Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten, atzo arratsaldean, Elgoibaren eta Mendaron.
Lasalde-berri eta Lasalde-ederra etxeetatik Agarre-lasalde baserrirainoko bidea sendotu eta egokituko dute, baina, era berean, badiak eta ur-pasabideak ere berreraikiko dituzte, eta arekak garbitu.
1883. urtea baino lehenagotik dago herri-iturria Maalan, baina azken hilabeteetan ezin izan da bertatik ura edan.
Debabarrena eskualdeko herrietan EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien 11.300, bigarren indarra izan den EAJ-PNVk baino 1.166 boto gehiago eta lehen indarra bihurtu da EAJren aurretik.