Ibai gaineko pasabidea jarrita, hasi da itxura hartzen Urazandiko zubia

Barren 2025ko mai. 10a, 15:18

King Kong zubiaren ibai gaineko pasabidea jartzeko lanean ari dira gaur goizetik beharginak.

36 bat tonako bi pieza jarri dituzte goizean garabi erraldoi baten laguntzarekin (ikus piezetako bat ipintzeko lanak bideoan).

Lanok eragina izango dute trafikoan. N-634 errepidea erabat itxita egongo da pare horretan, 07:00etatik 20:00ak arte.
Donostiatik datorren trafikoa udalerri barrutik desbideratuko dute, eta Bilbotik datorren trafikoa, berriz, Urazandik barrena. Alabaina, kamioiek eta autobusek herri barrutik joan beharko dute, Olaso industrialdetik kamioiak eta Sigma zubitik autobusak sartuz. Autobus zerbitzuari dagokionez, DB02 eta UK05 lineek Elgoibarko geltokia egingo dute Guassen bi noranzkoetan. Bilborako noranzkoan doazen DB04 eta DB06 lineek ez dute geldialdirik izango ez Txankakuan ez Karrozerietan, eta Santa Ana kaleko 34. zenbakiaren parean dagoen behin-behineko geralekuak ordezkatuko ditu.