Finalista Eguneko dominak banatu dituzte, Morkaiko Egunaren barruan

Barren 2025ko mai. 10a, 20:48

Mendi itzulitxoa egin ostean, Finalista Eguneko dominak banatu dizkiete ume eta gaztetxoei elizako atarian, Morkaiko Egunaren barruan. 

Ume eta gaztetxoen artean kirolerako, eta bereziki, mendirako ohitura sustatzeko helburuarekin antolatzen du Morkaikok Finalista Eguna. Urtean zehar egindako mendi tontor edo mendi ibilaldi kopuruen arabera banatzen dituzte dominak, Morkaiko Egunaren barruan.