Erraldoien topaketak dantzan jarri du Sigmako probalekua

Barren 2025eko maiatzaren 10a

Elgoibarko, Iruñeko, Bergarako eta Markinako erraldoien konpartsen topaketa egin dute gaur arratsaldean Sigmako probalekuan. 

Euriaren mehatxupean joan dira gaurko ekitaldi guztiak, eta ondorioz, Sigmak egin dute aurtengo erraldoien topaketa. Konpartsa bakoitzak bere dantzaldia egin du txandaka, eta amaieran denek batera egin dute dantza, Polonesa doinuaren erritmora. Ume eta helduek gogotik gozatu dute.