King Kong zubiaren ibai gaineko pasabidea jartzeko lanean ari dira gaur goizetik langileak, eta eguerdiko 12:00ak aldera jarri dute lehenengo pieza bere lekuan. 36 bat tonako zatia izan da, eta King Kong ingurutik zubi erdiraino iristen da. Herritar asko pilatu dira eta ikusmin handia sortu du gaurko lanak. Errepidea itxita egongo da iluntzera arte, eta trafikoa herri barrutik bideratzen ari dira.