Elgoibarren 1.500 boto jaso dituzte (%33,88) eta 263 boto Mendaron (%35,98). 2019ko hauteskundeetan baino 194 boto gutxiago jaso ditu EH Bilduk Elgoibarren, baina boto portzentajean %4,49 egin du gora. Abstentzioa %48,19koa izan da. Mendaron, 2019an baino 26 boto gutxiago jaso ditu, baina gora egin du boto portzentajean, %6. Mendaron, %48,91ekoa izan da abstentzioa. Debabarrena eskualdean ere Orain Errepublikak koalizioa izan da bozkatuena sei herritan.
Bigarren indarra EAJren Ceus koalizioa izan da Mendaron zein Elgoibarren, eta bi herrietan boto galera nabarmenarekin. EAJk 1.284 boto (%29) jaso ditu (2.348, 2019an) Elgoibarren, hau da, duela bost urte baino 1.064 boto gutxiago; Hortaz, 11 puntu egin ditu behera. Mendaron ere botoen erdiak baino gehiago galdu ditu EAJk. 204 boto jaso dituzte, 2019an baino 214 gutxiago.
Hirugarren alderdia PSOE izan da. Elgoibarren 1.082 boto (%24,44) jaso dituzte sozialistek, 2019an baino 239 boto gehiago. Hala, 9 puntu egin dituzte gora. Mendaron ere emaitzak hobetu ditu PSOEk 139 botorekin (125 jaso zituen 2019an).