Lucio Beitia Mugabure Elgoibarko alkate izandakoa hil zen atzo, 86 urte zituela. 1983tik 1987rako legegintzaldian bete zuen Elgoibarko alkate kargua EAJ alderdiarekin. Sei seme-alaba izan zituen, eta alaba nagusia, Ane Beitia ere Elgoibarko alkate izendatu zuten 2015ean. Bi legegintzaldi egin zituen karguan. (Irakurri BARREN aldizkariak 2017an biekin ondutako erreportajea)
Lucio Beitiaren aldeko beilatokia Etxeberria Funerarian egongo da gaur 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Haren aldeko hileta meza 19:30ean izango da, San Bartolome parrokian.