Palestinaren kontrako genozidioa gelditzeko aldarrikatu dute Mendaron eta Elgoibarren

Barren 2024ko urr. 22a, 10:39

Euskal Herriko herri guztietarako egin zuen elkarretaratzeak egiteko deialdia Gernika-Palestina plataformak, Israelek Palestinaren aurkako erasoa hasi zuenetik urtebete igaro dela-eta. Palestina askatu eta Palestina SOS sarraskia gelditu leloak zituzten pankarten atzean batu ziren Elgoibarren eta Mendaron ere.

Elgoibarren ehun bat lagun batu ziren Kalegoen plazan eta hogei bat lagun Mendaroko herriko enparantzan. Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizatzera deitu zuen, eta Euskal Herri osoko 180 herritan egin zituzten atzo elkarretaratzeak udaletxe aurreetan. 

Irakurri Gernika-Palestina herri ekimenekoek ekimenaren harira kaleratutako adierazpena hemen: gernikapalestina.eus

Elkarretaratzea Mendaroko herriko enparantzan.

Elkarretaratzea Elgoibarko Kalegoen plazan.