EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du barikuan, Maalan

Barren 2024ko mai. 28a, 18:05

Europako hauteskundeetarako kanpainako ekitaldia egingo du barikuan (maiatzak 31) EH Bilduk, Elgoibarren, Maalako parkean. 

Xabi Luke Astigarraga (Eibar, 33 urte) herri lanetako ingeniaria eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko Olatukoop sareko kidea eta Nerea Kortajarena Ibañez (Donostia, 1974) EH Bilduko legebiltzarkidea izango dira gonbidatuak. 

  • 19:00etan hasiko dute ekitaldia.