Autobusa jarri dute Mendarotik Gure Esku-k deituta Bilbon egingo den mobilizaziorako

Barren 2025ko eka. 3a, 13:08

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean mobilizazioa egingo dute zapatuan Bilbon, Gure Esku-k deituta, eta mobilizaziora joateko autobusa jarri dute Mendarotik.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioa izango da zapatuan, ekainaren 7an, Bilbon egingo dutena eta eskualdetik autobusak antolatu dituzte hara joateko. Itziartik abiatuko dira autobusak 15:00etan, eta debarrak jaso ondoren, Mendaron geldialdia egingo dute, 15:45ean. Autobuserako izena eman beharko da, eta 10 euro ordaindu autobusean bertan. Mendaron, Morroskillo dendan eman behar da izena, baina Deban eta Itziarren ere egongo da horretarako aukera: Deban, Ieranean eta Arranoan, eta Itziarren, Bikain eta Burugorri tabernetan. Bilbon, La Casillan hasiko da mobilizazioa, 17:30ean.