17:30ean hasiko da manifestazioa Autonomia kalean, eta autobusa 16:00etan irtengo da Elgoibartik. Interesatuek izena eman behar dute Jai Alai edo Ibai Ondo tabernetan, Bilgunean edo Whatsapez 618 680 940 zenbakira idatzita.
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak iragarri zuen mobilizazioa urri hasieran Donostian egin zuten agerraldian. Han azaldu zuenez, espainiar eta frantziar estatuetan, eskuin muturrari eta autoritarismoari aurre egiteaz gain, "demokratizaziorako agenda bat" martxan jartzea beharrezkoa da, eta horretan funtsezkotzat jo zuen estaturik ez duten nazioen aitortza. "Euskal Herria nazio bat da, eskubideak dituena, eta orain dugu aukera, akordio zabalekin eta herri mobilizazioaren bitartez, nazio hau aitortuko duen estatus politiko berri bat lortzekoa", adierazi zuen Otegik. Hori dela eta, EH Bilduk Bilboko kaleak betetzera deitu ditu euskal herritarrak.