Herri Batzarra antolatu du Elgoibarko Bilduk hilaren 13rako

Barren 2024ko azaroaren 12a

Arkaitz Rodriguez.

Joan den irailaren 21ean hasi zuen EH Bilduk kongresu-prozesua eta Iruñean amaituko dute, 2025eko otsailaren 7an eta 8an. 

Ordura arte Herri Batzarrak egingo dituzte, eta Elgoibarkoa eguazten honetan, azaroaren 13an, izango da Bilgunean, 18:30ean. Kongresuaren oinarrizko ponentzia Arkaitz Rodriguezek aurkeztuko du, eta aukera egongo da tesiaren gakoak partekatzeko eta eztabaidatzeko.