Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute Mendaron domekarako

Barren 2025eko ekainaren 13a

Gaur egin dute deialdia sare sozialen bidez, Stop genozidioa, SOS Palestina lelopean. Mendaroko Herri Ekimenak deitu du elkarretaratzea, ekainaren 15erako (domeka). Arg.:Artxibokoa.

Israel Gazan egiten ari den izugarrikeriaren sinbolo bihurtu den Omar Esstar artista tunisiarraren  Gazako sarraskia obraren irudia erabili dute deialdia egiteko. Herriko Enparantzan izango da elkarretaratzea, 20:00etan.