Etxebizitzaren gaia lantzeko hitzaldia antolatu du EH Bilduk eguaztenerako

Barren 2025ko mai. 20a, 11:13

Elgoibarko EH Bilduk Etxebizitza ez da jolasa izeneko hitzaldia antolatu du eguaztenerako, maiatzaren 21erako. 

EH Bilduko legebiltzarkide Xabi Astigarraga emango du saioa, eta herritarrek etxebizitza duin bat edukitzeko duten eskubidea izango da berbaldiaren muina.

Bilgunean izango da hitzaldia, 19:00etatik aurrera.

Elgoibarko EH Bilduk etxebizitza eskubidearen inguruan antolatu duen ekimenaren baitan emango du hitzaldia Astigarragak. Gaiaren inguruan herritarrei informazioa emateko haima bat ere ipiniko dute kalean eguenean eta barikuan (maiatzak 22 eta 23). Etxebizitzaren gaian Elgoibarrerako dituzte proposamen "espezifikoen" berri emango dute. Azkenik, EH Bildutik aurreratu dutenez, etxebizitzari buruzko mozioa aurkeztuko dute maiatzaren 27an egitekoak diren Udalbatzarraren osoko bilkuran.