EH Bilduren Orain Errepublikak koalizioa nagusi Debabarrenean

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus 2024ko eka. 10a, 07:11

Debabarrenean EH Bilduren Orain Errepublikak koalizioak eskuratu ditu boto gehien, 8.623. PSE-EE izan da bigarren indarra 8.251 botorekin eta EAJren Ceus koalizioa hirugarrena 6.132 botorekin. Herriz herriko emaitzei erreparatuz gero, EHBilduk irabazi du sei herritan: Elgoibarren, Deban, Mutrikun, Soraluzen, Mendaron eta Mallabian; PSE-EEk bi herritan: Eibarren eta Ermuan. 

Ikus jarraian bailarako eta herriz herriko datuak. 

 

Eibarren PSE-EEk irabazi du

Ermuan PSE-EE garaile

Elgoibarren EH Bildu lehen indarra

Deban EH Bildu bozkatuena

Mutrikun EH Bilduk irabazi du

Soraluzen EH Bilduk bozka gehien

Mendaron EH Bildu garaile

Mallabian EH Bildu lehen indarra