Debabarrena eskualdeko sei herritako (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze) datuei begira, langabezia-tasa %10,21ekoa da. 2.642 langabe zenbatu dituzte eskualdean, aurreko hilean (maiatza) baino bost gehiago. Lau herritan gora egin du langabeziak eta behera egin du Eibarren eta Soraluzen, hain justu langabezia tasa altuena duten eskualdeko bi herrietan.
Eskualdeko datuei erreparatuta, langabezia-tasa %10,21ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,99) eta Eibar da tasa altuena duena (%12,22). Gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Ekaineko datuak:
- Eibar 1.531 (%12,22)
- Elgoibar 499 (%9,35)
- Mendaro 80 (%8,1)
- Deba 158 (%5,99)
- Mutriku 184 (%7,01)
- Soraluze 190 (%10,87)
- Debabarrena 2.642 (%10,21)