Langabezia datu onak laga ditu maiatzak Debabarrenean

Barren 2024ko eka. 6a, 17:54

Debabarrenean, Mendaron izan ezik, beste herri guztietan behera egin du langabeziak maiatzean, eta %10,19ko tasa orokorra laga du eskualdean.

Halere, bi langabe gehiago bakarrik zenbatu dituzte Mendaron, 77tik 79ra egin du gora lan bila dabiltzanen kopuruak. Elgoibarren, aldiz, apirilean baino 19 langabe gutxiago daude enplegu bulegoetan erregistratuta. Eskualdeko langabezia tasaren azpitik daude Mendaro zin Elgoibar. 
 
 Urte hasierako datuekin alderatuz gero, erregistratutako 489 langaberekin, -gaur egungi antzerako zifra- hasi zuen 2024a Elgoibarrek eta 71rekin Mendarok. Debabarreneko sei herritan (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze) 2.677 langabe zeuden urte hasieran, orain baino 40 gehiago.

Hego Euskal Herriari erreparatuz gero, 136.201 langabe daude, apirilean baino 3.593 gutxiago, enplegu bulego publikoetan zenbatutakoaren arabera.

Hona hemen 2024ko apirileko datuak ebabarrenan, herriz herri: 

  • Eibar                   1.546         %12,34
  • Elgoibar                  488         %9,15
  • Mendaro                   79         %8
  • Deba                      148         %5,61
  • Mutriku                   179          %6,82
  • Soraluze                 197         %11,27
  • Debabarrena       2.637          %10,19