Mendinet Tokiko Ekintza Taldeak kudeatzen duen LEADER programaren helburu orokorra, Euskadiko landa eremuen garapen ekonomikoa bultzatzean datza, landa-inguruneko ehun ekonomikoa dibertsifikatuz eta enplegua sortuz.
Laguntza hauek erakunde publiko zein enpresa pribatu edo norbanakoentzat dira, eta aurten ere lau alorretara bideratuta daude:
- Ekintzailetza eta barne ekintzailetza
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertsioak egitea.
- Besteren konturako kontratazioak
- Guneak gaitzea (azken hau erakunde publikoei bideratuta).
Laguntzen oinarri eta baldintza guztiak Mendinek erakundearen webgunean (mendinet.org) kontsultatu daitezke.
Eskabide guztiak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira ekainaren 28rako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Edozein zalantzatarako jarri DEBEMEN elkartearekin harremanetan. 943 744 067 edo debemen@debemen.eus.