Beharginek hirugarrengoz luzatu dute greba deialdia. Apirilaren 11tik 24ra bitartean egon ziren lehenengo greban, protesta maiatzaren 8ra luzatu zuten gero era euren eskaerak bete ez dituztela ikusita, maiatzaren 31ra arte luzatzea erabaki dute.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, beharginek bizi zuten prekarietate egoerari amaiera emateko hainbat negoziazio saiakera egin zituzten 2023an Aisilan enpresarekin zein Udalarekin, baina adostasunik lortzen ez zutela ikusita grebara joatea erabaki zuen behargin taldeak ELArekin. "Izan ere, 2016tik langileek ez dute soldata igoerarik izan. Haien eskaerak, batik bat, honakoak ziren: erosahalmena berreskuratzea, jaiegun eta gauekotasun plusak, antzinekotasuna aitortzea, gaixotasun bajen konplementazioa, partzialtasunarekin ahal bestean bukatzeko konpremezua eta langileen subrogazioa".
Amoranteren kontzertua eta Taupadaren emanaldia, bertan behera
Grebaren ondorioz, bertan behera gelditu dira maiatzean Herriko Antzokian ematekoak ziren zenbait ikuskizun eta kontzertu. Batetik, Iban Urizar 'Amorante' abeslari elgoibartarrak bariku honetan eman behar zuen kontzertua; eta, bestetik Taupada antzerki taldeak maiatzaren 31n eman behar zuen antzezlana. Era berean, zine emanaldirik ere ez da egongo.