Elkarteari atxikitako saltokietan kartilla batzuk eskuratu ahal izan dituzte bezeroek kanpaina indarrean egon den bitartean, eta haiexek bete behar zituzten. Horretarako, sei zigilu lortu behar zituzten, sei denda ezberdinetan erosketak eginda. Behin txartela osatuta zutenean, izen-abizenak eta telefono zenbaki bat gehitu eta Txankakuako establezimenduren batean laga behar zuten, zozketan parte hartzeko.
Joan den maiatzaren 31n egin zuten zozketa eta 21 lagunek lortu zuten saria: 1.000 euroko sari bat eta 200 euroko hogei sari. 5.000 euro banatuko dituzte guztira, erosketa-baleetan. Sarituek gaur jaso dute saria. Pozik zeuden Kalegoen plazara agertu diren saritu guztiak eta Txankakuako ordezkarien eskutik saria jaso ostean talde argazkia atera dute udaletxeko arkupeetan. Deigarria da sarituen artean gizonezko bakarra dagoela. Era berean, baina, aurreko urteetan baino bezero gazteagoek hartu dutela parte ginkanan nabarmendu dute antolatzaileek.
Hona sarituen zerrenda: