Tokiko ekonomia dinamizatzeko eta udalerriko saltokiei laguntzeko Elgoibar Bizi Bizixa bonu kanpainaren beste edizio bat jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak apirilean, eta arduradunek emandako datuen arabera, kanpainak iraun bitartean egindako erosketak 192.926.17 eurokoak izan ziren. 46 saltokik hartu zuten parte, eta bakoitzak 30 euroko 86 bono eskuratu zituen. Udalak herritarrek egindako gastuaren %25 finantzatu du: 29.670 euro.
Elgoibartarrek, batez ere, herriko ile-apaindegietan eta estetika zentroetan eta arropa eta oinetako dendetan erabili dituzte bonuak. Udalak kanpainaren balorazio positiboa egin du, eta udazkenean beste bonu kanpaina bat egitea aurreikusten dutela aurreratu du.
Honela banatu da dirua kanpainak iraun duen egunetan:
- Ile-apaindegiak eta estetika zentroak: 7.722.50 € bonuetan, 44.850.82 € egindako erosketetan.
- Arropa eta oinetako dendak: 7.041.25 € bonuetan, 37.862.97 € erosketetan.
- Optikak eta parafarmaziak: 2.576.25 € bonuetan, 37.132.17 € erosketetan.
- Kirolak (dendak eta gimnasioak): 2.580.00 € bonuetan, 13.862.02 € erosketetan.
- Lurrindegiak eta belar-dendak: 2.580.00 € bonuetan, 12.211.76 € erosketetan.
- Altzariak eta dekorazioa: 1.471.25 € bonuetan, 9.650.20 € erosketetan.
- Bestelakoak: 5.135.00 € bonuetan, 37.356.23 € erosketetan.