Maiatzaren 2an, eguenean, hasiko du Txankakuak Elgoibarren erosteak saria du izeneko kanpaina, ginkana erara. Elkarteari atxikitako saltokietan kartilla batzuk eskuratu ahal izango dituzte bezeroek, eta haiexek bete beharko dituzte. Horretarako, sei zigilu lortu beharko dituzte, sei denda ezberdinetan erosketak eginda. Behin txartela osatuta dutenean, izen-abizenak eta telefono zenbaki bat gehitu eta Txankakuako establezimenduren batean laga beharko dute, zozketan parte hartzeko.
Zozketa maiatzaren 31n egingo dute eta 5.000 euro banatuko dituzte guztira, erosketa-baleetan. 1.000 euroko sari bat eta 200 euroko hogei sari izango dira banatuko dituztenak. Kanpainan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 29a izango da.
Honako establezimendu hauek egin dute kanpainarekin bat: Alire Estetika, Aramburu Bitxi-denda, Arauri Lurrindegia, Atelier Oihana, Barrutia Optika, Bizkor Bizikletak, Casa Astigarraga, Cristina Garcia Estetika eta Terapia Naturalak, Darama, Doña Mercedes, Ecenarro Lentzeria, Farmazabal, Federopticos Ikus, Ferpi Jantzi-denda, G&M Jantzi-denda, Garate Jantzi-denda,, Garbiñe Estetika, Goiara Lurrindegia, Ipintza Margoak, Iria Modak, Iriondo Altzariak, Iriondo Kirolak, Iza´k Ile-apaindegia, Kala Loradenda, Karkizano, Kima Bioestetika, La Bermeana Arraindegia, Lagunak Koltxoi-denda, Lanbroa, Lete, Maria Urizar Ile-apaindegia, Martin Lopez Carburantes, Meraki Ile-apaindegia, Nalai Oinetakoak, Nu-van, Olaia Martinez Estetika Zentroa, , Ongi Iturgintza eta Diseinua, Ortopedia Itziar Sarasketa, Pitxintxu, Roteta Elektrizitatea, Sara Jantzi-denda, Txillarre Eko-denda, Uzuri Optika, Vinoteca Julio Bueno Ardotegia, Zazpi Informatika, Zeleta Barazkiak eta Zure Alde Abokatuak.