Zehaztu dutenez, tokiko enplegua sustatzeko programaren baitan egin dute deialdia. Bi lanpostuen dedikazioa lanaldi osokoa izango da, lau hilabetetarako. Lanpostuok askotariko lanak egiteko dira, besteak beste, igeltserotza-lanak, iturgintza, elektrizitate edo pintura-lanak egiteko.
Hiri-espazioak hobetzeko lanak egin beharko dituzte, espaloiak eta oinezkoentzako pasabide "ilunak" garbituz. Oinezkoentzako bideak garbitzeko lanak ere egin beharko dituzte. Horretarako, presiozko eta koipegabetze-urezko makinak erabili beharko dituzte, eta sastrakak kentzeko makina eta belarra edo sasia mozteko tresnak ere bai. Landaredi-sastrakak kentzeko lanetarako, oro har, sastrakak kentzeko makinaren erabilera seguruari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak egiaztatzea eskatuko diete lanposturako izena ematen duten lagunei, "arrisku berezia duen lan-makina baita".
- Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda dauden langabeak izatea.
- Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
- 2023an aipatutako udalek kontratatu ez izana enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan.
- Gaztelania jakitea.
- Igeltserotza-, iturgintza-, elektrizitate- edo pintura-lanetan egiaztatutako lan-esperientzia.
- Lanpostuetarako eskaerak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar dira, iragarpenean adierazitako datetan: https://labur.eus/elgoibarlanbide
- Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus