Hortaz, maiatzaren 18an egingo dute. Goizean goizetik, -09:00etatik 14:00etara-, Elgoibarko baserrietako produktuak eta Artaldekoen artisau lanak erosteko aukera izango da Kalebarrenen.
11:00etatik aurrera txosna zabalduko du Trinitateetako Danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak, eta eguerdian umeentzako tailerrak izango dira. Tailer horien helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak eta bertako animaliak zein diren ezagutzea, baserrietako kultura oro har.