Eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, frontoian ospatu zuten Mendaron domekan Gazta Eguna, Herriko Enparantzan beharrean. Eskualdeko bost gaztandegitako gaztak eta Mendaroko bi baserritako sagardoa dastatu ahal izan zuten gerturatu zirenek, bai eta herriko hiru artisauren apaingarri eta osagarriak erosi ere.