Goienetxe, Egotza, Axeleku eta Mausitxa gaztagileen gaztak eta Mendaroko Ospas eta Etarte baserrietako sagardoa egongo da dastagai, frontoian. 2 euroan, lau gazta zati dastatu ahal izango dira, eta 5 euroan, bi sagardo trago edan eta lau gazta zati dastatu ahal izango dira.
Jan eta edateko aukeraz gainera, herriko artisauek eginiko artisau lanak erosteko aukera ere izango da, Paly, Lukenka eta Imaz artisauei esker.
Frontoian egingo dute gazta azoka, 11:00etatik 14:00etara.