Epaimahai teknikoaren eta botoa eman duten herritarren iritziz Aitzbeltzekoa izan baitzen mokadurik goxoena apirileko azkeneko asteburuan egin zuten lehiaketan.
Guztira, 1.035 herritarrek eman zuten botoa lehiaketan, eta boto kopuru gehien Uztargi tabernan jaso bazuten ere (427), puntuaziorik handiena Aitzbeltzeko pintxoak eskuratu zuen: 238 lagunek eman zuten botoa Aitzbeltzen, eta batez beste, 8,37ko puntuazioa eman zioten pintxoari.
Epaimahai teknikoa osatu zuten epaileen iritziz ere, hangoa izan zen mokadurik goxoena, 7,55eko puntuazioarekin Urdaiazpikoan bildutako orbur tenpura prestatu zuten. Bigarren pintxorik onena Uztargikoa aukeratu zuten, bai herritarrek eta baita epaimahai teknikoak ere, eta hirugarren onena, Ormolakoa, Lagun Betikoakekoaren aurretik.
Lehiaketako sarien irabazleak
Udalak joan zen barikuan banatu zituen sariak. Hein berean, lehiaketan botoa eman zuten herritarren artean lau sari zozkatu zituen Udalak, eta hauek izan ziren irabazleak: Naroa Zubia, Jon Larrañaga, Esther (abizenek ez du zehaztu) eta Denis Jurado. 50na euroko bale bana jaso zuten lehiaketan parte hartu zuten tabernetan gastatzeko .