Kalamuan 1936ko abenduaren 26an izandako borrokaldi gogorretik 80 urte bete ziren joan diren Eguberrietan. Borrokaldi horren inguruko egunkari, dokumentu zein gudarien lekukotzetan oinarrituta, ikerketa egin du Ahaztuen Oroimena 1936 Markinaldeko Frentea kultur elkarteak, eta bideo batean jaso dute.
Aurresku eta Soinu Zahar ligaxketako lehen saioa jokatu zuten Legazpin zapatuan. Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzari gazteentzat parte hartzen zuten estreinako txapelketa izan zen eta maila onean aritu zirela jakinarazi dute Inazio Bereziartua Musika Eta Dantza Eskolako arduradunek.
Desoxirribonukleiko genetika-laborategi batean gertatzen den "komedia zientifiko musikala" da. Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza-harremanak.
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko bost jokalarik ordezkatu dute euskal selekzioa Blanesen (Katalunia) jokatu den Autonomi Erkidegoetako selekzioen arteko Espainiako Eskubaloi Txapelketan.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak batzar nagusia egingo du larunbatean, Larrabetzun, eta bertan, Mendaroko Udalak Mendaro UEMAko kide izateko egindako eskaera onartuko dute. Mendaroko Udala kezkatuta dago azken urteotan euskararen ezagutzak eta erabilerak behera egin duelako, eta joera hori irauli nahi du UEMAn sartuta.
Futbol munduko izen ezagunez inguratuta hasi ditu C.D. Elgoibarrek mendeurreneko ekitaldiak. C.D. Elgoibarri lotutako itzal handiko lau jokalarik eta entrenatzaile batek parte hartu dute Herriko Antzokian egin duten mahai inguruan eta Julen Lopetegi izan da gonbidatu berezia.
Mintxeta kirol guneko sarreran 75 metro koadroko lokal berri bat egiten ari da Elgoibarko Udala. Orain arte Aita Agirre eraikinean egoitza izan duen Lagun Taldea txirrindulari Elkartearen lokal berria izango da lanak bukatzen dituztenean.
Go!azen antzerki musikalaren bi saio eskainiko ditu Pausoka Teatroak, domekan, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta bi saioetarako sarrerak agortu direla jakinarazi du Kultura Sailak.
Trafiko istripu larria izan da 12:00etan Elgoibar eta Eibar arteko mugan, 634 errepidean, Saturixo inguruan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta hil egin da autoko gidaria.
Eguberrien bueltan hainbat zozketa egin dituzte Elgoibarren, eta antolatzaileek saritutako zenbakien eta saridunen berri eman dute, besteak beste, Txankakua merkatari elkarteak, C.D. Elgoibarrek, Mendaroko dendariek, eta preso eta iheslarien aldeko Marisko otarra antolatzen duten lagunek.
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketa Zigor Bengoetxeak eta Ibon Villanuevak osatutako bikoteak irabazi zuen, eta honenbestez, bigarren faserako sailkapena eskuratu zuten.
Elgoibarko Gurutze Gorriak laguntza beharrean dauden 53 familien artean jostailuak banatu ditu Elgoibarren Eguberrietan.
Debabarrenako gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da Gabonetako Euskarazko Ipuin Lehiaketa, eta 22. edizioan 41 mendaroarrek eta 43 elgoibartarrek aurkeztu dituzte lanak. Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik jaso zituzten sariak joan den abenduaren 24an, Mendaron. Postal lehiaketako sariak ere banatu zituzten.
Santa Klara auzotik iritsi ziren azo ekialdeko Errege Magoak Jesus haurtxoa gurtzera. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek herri osoa zeharkatu zuten zaldi gainean, eta Maalara iristean San Lazaro egoitzan egin zuten geldialdia, hango bizilagunei opariak banatzeko. Ilusioa eta opariak banatu zituzten herritarren artean. Irudi albuma ikusgai duzue hemen.