Trinitateetako nagusien danborradak badauka kartela

Barren 2024ko api. 25a, 13:28

Atabal elkarteak Trinitate jaietako nagusien danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko aukeratu dute irabazlea. 

Maiatzeko azken asteburuan ospatuko dira Elgoibarren Trinitate jaiak, eta maiatzaren 25ean egingo duten nagusien danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Atabal elkarteak. 15 lan aurkeztu dituzte guztira, eta epaimahaiak Donostiako Ana Salegi Egañaren lana aukeratu du.