Lau bolarik seina txirlo botatzea lortu zuten, eta, euren artekoan, Sergio Rodriguez eibartarrak eskuratu zuen lehenengo postua, Floreagako Gorka Etxaniz, Asola Berriko Garikoitz Rodriguez eta San Migueleko Anjel Ibarluzearen aurretik.
Une honetan Floreagako Santos Muñoz da nagusi txapelketaren sailkapen orokorrean, Asola Berriko Garikoitz Rodriguezi bi txirloko aldea aterata. San Migel A taldeko Unai Loiola da sailkapen nagusiko lehen elgoibartarra, laugarren postuan.
Asola Berrin jokatutako tiraldia aprobetxatuz, omenaldia egin zioten Bittor Astigarraga “Sumendixa”-ri (beheko irudian). Urte luzez Asola Berriko bazkide izan da bera, zenbait bolatokiko ordezkari izateaz aparte, eta aurten Elgeta taldearekin jokatzen du.
Hurrengo jaurtialdia, txapelketako zazpigarrena, Leintz Gatzagako bolatokian jokatuko dute, apirilaren 27an, 17:00etan.