Bikustik taldeak ireki zuen EME Eguna eguerdian, Lekuederren hasi zuten emanaldiarekin, eta gaueko ordu txikiak arte iraun zuen musikarien jaiak. Herriko bederatzi talde edo bakarlari igo ziren Maalako eszenatokira eta kontzertu guztien ostean, emekideen bertsio festarekin eman zioten azkena hirugarren EME egunari.