Sei talde gonbidatu ditu antolakuntzak, ASOk, eta horietako bat da euskal taldea. Tourra abuztuaren 12tik 18ra jokatuko dute, eta Rotterdamen hasi eta Alpe d'Huez mendate mitikoan amaituko da proba. Ion Lazkano mendaroarra da Laboral Kutxako zuzendaria eta Aitor Galdos ermuarra managerra, eta pozarren agertu dira biak. Lazkanok iazko urrian aldizkari honi emandako elkarrizketan aitortu zuen Tourra jokatzea zutela ametsetako bat, eta bete dute.
Denboraldi berrirako prestaketa lanak Elgoibarren hasi zituen Laboral Kutxa taldeak iazko urrian (beheko argazkian Elgoibarko Udalak taldeari egin zion harrera).